2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea
Berbintzanako Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren 5/2016 espedientea tramitaturik eta hura 2016ko uztailaren 22an Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate José Hilario Chocarro Martínek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren uztailaren 11ko 101/2016 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/2011 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.
Hona hemen:
Lehena.–José Antonio De Esteban Suescun udal honetako zinegotziaren eskuetan uzten da aipatutako ezkontza zibila egiteko eskumena, eta eskumen horrek ebazpen hau sinatzen denetik aitzina izanen du indarra.
Bigarrena.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxeko kapitulu aretoan egin dadin 2016ko uztailaren 22an.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Berbintzanan, 2016ko uztailaren 11n.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1608690