2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
1. poligonoko 2043tik 2048ra arteko lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako 1. poligonoko 2043tik 2048ra arteko lurzatien xehetasun azterlana, Víctor Esparza Lafuente arkitektoak 2016ko apirilaren 15ean prestatua, eta Iñaki Urtasun Oficialdeguik sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1608651