2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, aurrekontuan 01/2016 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2016ko aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kontu-saila: 9200 1310001. Izena: aldi baterako lan-kontratuduna, diruz lagundua. Zenbatekoa: 8.280 euro. Guztira: 8.280 euro.
Hura finantzatzeko gastuen kontu-saila:
Kontu-saila: 45050. Izena: Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza. Zenbatekoa: 8.280 euro. Guztira, 8.280 euro.
Uharte Arakilen, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1608650