148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Akats zuzenketa, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian

127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 1ean, honako deialdi honen oinarriak: deialdia, zerrenda bat eratzeko, administrari-ofizialaren lanpostu huts bat oposizioaren bidez eta aldi baterako kontratazio bitartez betetzeko eta, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunean, administrazioaren arloan sortzen diren beharrei erantzutearren. 8. oinarriaren testuan akatsa dagoela ikusi da eta Mankomunitateko buruak uztailaren 22an emandako 6/2016 Ebazpenaren bidez zuzendu da. Eranskinean ageri da nola geratu den oinarri hori.

Gainera, jakinarazten da lehen proba eta bigarrena 2016ko abuztuaren 9an eginen direla, 9:30ean hasita, NAPIren egoitzan (Iruña, Nabarreria kalea, 39).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garinoainen, 2016ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

ERANSKINA

Deialdiaren 8. oinarriaren testuan akatsa dagoela ikusirik, behin betiko testua honako hau izanen dela erabaki da:

"8. oinarria.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

Epaimahai kalifikatzaileko lehendakariak adierazten duen egunean hasiko da hautapen prozesua. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen egintza berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Aurreikusten da hautapen prozesuko bi lehenbiziko probak egun berean eginen direla. Hirugarrena beste egun batean eginen da.

Ariketak baztergarriak izanen dira.

Lehenbiziko ariketa: test teoriko-praktiko bati erantzunen zaio idatziz. Hainbat galdera izanen dira, zenbait erantzun posible dituztenak, II. eranskinean aurreikusitako gai zerrendako jakintzagaiei buruzkoak.

Galdera guztiendako hiru erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Erantzun okerrek galdera bakoitzari emandako balorazioaren ehuneko 0,33ko zigorra izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie. Izangaiek ariketa egiteko izanen duten denbora probaren hasieran adieraziko zaie, eta gehienez laurogeita hamar minutu izanen dituzte.

Ariketaren balorazioak 40 puntu egin ditzake, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Bigarren ariketa: praktikoa izanen da; kasu praktiko bat, II. eranskinean aurreikusitako gai zerrendako jakintzagaiei buruz.

Ariketaren balorazioak 45 puntu egin ditzake, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoa, NAPIko Psikologia Aplikatuaren Atalak egina, ikusteko profilari nola egokitzen zaion.

Ariketaren balorazioan, gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira. Ariketa hau ez da baztertzailea izanen.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

Kontratazio zerrendak honela eginen dira:

–Lehenik sartuko dira lehen bi probak gainditu dituztenak, kontuan harturik 3 probetako emaitzen batura, hurrenkera horren arabera.

–Ondoren, sartuko dira lehenbiziko proba gainditu dutenak, proba horren emaitzen hurrenkeraren arabera.

–Lehenbiziko proba gainditzen duen izangairik ez badago, Batasunak, hala ere, kontratazio zerrendak egin ditzake, lortutako puntuazioaren arabera."

Iragarkiaren kodea: L1608927