148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

812E/2016 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, onartzen duena Indugarbi NFU’S SLk epea urtebete luzatzeko egindako eskaera, mikronizazio kriogenikoaren linea bat eta NFU biltegi berriak egiteko proiektua hasteko.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 287E/2014 Ebazpenaren bidez, instalazio horren Ingurumen baimen integratua aldatu zen, mikronizazio kriogenikoaren linea bat eta NFU biltegi berriak egiteko proiektua gauzatzeko.

2014ko otsailaren 10ean titularrak proiektua gauzatzen hasteko epea urtebeterako luzatzea eskatu zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Titularrak adierazi du enpresa bankuen birfinantziazioa lortzeko prozesu luze batean sartuta egon dela, eta horren ondorioz hartzekodunen borondatezko konkurtso bat izan duela, 2015eko ekainaren 30ean hasia eta 2015eko azaroaren 19an bukatua. Birfinantziazio prozesua 2016ko martxoan bukatu da, banku berregituratze bat sinatu baita finantza entitateekin. Horrek guztiak galarazi du proiektu hau gauzatzea.

Uste dugu titularrak azaldutako arrazoiek behar bezala justifikatzen dutela eskatu den epearen luzapena. Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eskaera onartzen da.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Indugarbi NFU’S SLk epea urtebete luzatzeko egindako eskaera onartzea, mikronizazio kriogenikoaren linea bat eta NFU biltegi berriak egiteko proiektua hasteko.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Indugarbi NFU’S SLri, Murillo el Frutoko Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibilerako Zerbitzuari eta Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 23an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1607774