148. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

797E/2016 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2441/2005 Ebazpena hein batean aldatzen duena; ebazpen horren bidez, Aranbeltzeko harrobia (Ziordia) ustiatzeko proiektuaren aldaketari buruzko Ingurumen eraginaren aldeko adierazpena eman zen. Sustatzailea Lázaro Echeverría SA da.

2016ko apirilaren 14an, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan sartu zen Lázaro Echeverría SAk aurkeztutako dokumentazioa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2441/2005 Ebazpenean galdegiten zen lehengoratzeko abalaren aldaketa eskatzeko. 2441/2005 Ebazpenean 314.886,35 euroko abala finkatu zen. Sustatzaileak egina du abalaren gordailua, eta 2014an eguneratuta 395.755,68 euroko zenbatekoa egiten du.

Sustatzaileak eskatu du abalaren aldaketa adieraziz eskaria txikiagoa denez ustiatze erritmoa ere jaitsi egin dela, eta horregatik ez dela aurreikusten harrobia 887 kotatik behera ustiatzea hurrengo hamar urteetan. Eskatzen du, beraz, lehengoratzeko abala egokitzea 887. kotatik gorako topografiari (887. kota I. fasea da), batetik, eta, bestetik, dagoeneko gauzatu den lehengoratze lana abaletik kentzeko, lehengoratze planean jaso ziren landare-pantaila batzuk eginak daudelako. Landare-pantaila horietarako, ezponda batzuk egokitu dira instalazioen eta material-metaketen oinetan, lurrak erantsiz, eta hidroereintzak eta landaketak eginez.

Xede horrekin, I. fase horretarako lehengoratze aurrekontua aurkeztu du, 2005eko lehengoratze planeko unitateei eta prezioei eutsiz baina 2015eko abenduko KPIren arabera eguneratuta. I. faserako aurrekontu eguneratua, guztira, 187.162,51 eurokoa da, eta proiektu osorako egindako gordailua, berriz, 395.755,68 eurokoa izan zen.

Lehengoratzearen amaierako egoera, abal honek hartzen duena, hau da: plataforma bat 887. kotan, lehenik 40 metroko zapalda bat, bigarrenik beste bat 20 metrokoa eta azkenik beste 3, 10 metrokoak. Zapalda horiek Beorkorrale mendiaren mazelan baizik ez dira garatuko osotara (perimetroaren iparraldea), eta 2005eko iraileko proiektuari erantsitako addendan aurkeztu zen diseinua mantenduko da.

I. fasea behin amaituta, proiektua 887. kotatik behera jarraitzeak ekarriko du etorkizunean abala berrikusi beharra, eta ez da kota horretatik jaitsiko dagokion abalaren gordailua egin aurretik. Gogoratu behar da 887. kotatik behera proiektuan aurreikusi dela beste 4 zapalda egitea, berrogeina metrokoak, eta, beraz, amaierako plataforma, behin betikoa, 727. kotan egonen da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 28ko 30/1992 Legearen 105. artikuluak (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen) ezartzen du Administrazioak noiznahi alda ditzakeela bere egintzak, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 2441/2005 Ebazpena hein batean aldatzea, haren ebazpen zatiaren K) puntuari dagokionez; ebazpen horren bidez, Aranbeltzeko harrobia (Ziordia) ustiatzeko proiektuaren aldaketari buruzko Ingurumen eraginaren aldeko adierazpena eman zen. Sustatzailea Lázaro Echeverría SA da. Hauxe da K) letraren testu berria:

K) Harrobia lehengoratzeko plana gauzatuko dela bermatuko da, ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua (erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten eremua babestu eta lehengoratzeari buruzkoa) eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua aplikatuz (109. artikulua), sustatzaileak abal solidarioa aurkeztuta, zeina uztailaren 21eko 205/1988 Foru Dekretuaren araberakoa izanen baita, edo, bestela, eskudiruzko fidantza aurkeztuta Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuan, 187.162,51 euro guztira, legartegia ustiatu eta harrobia 887. kotatik gora ustiatzeko I. faseari dagokionez, eta hori egin izana Udalari adierazi beharko zaio. Bermea bost urtean behin eguneratu beharko da, kontsumorako prezioen indizearen bilakaeraren arabera. Ustiatzeko proiektua 887. kotatik behera garatzen jarraitzerik ez da egonen horren lehengoratzeari aurre eginen dion abal berri baten gordailua egin arte.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Ziordiko Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 23an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1607891