147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

230/2016 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketak (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak onesten dituena.

Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.2 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak hezkuntza sistemaren barruan daude. Legearen VIII. kapituluan irakaskuntza horien oinarrizko alderdiak arautzen dira. 3.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erdi mailako kirol irakaskuntzak derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzakoak dira.

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1999 Legearen 55.1 artikuluak araubide bereziko irakaskuntzatzat jotzen ditu kirol-teknikari tituluak lortzera bideratutakoak. Titulu horiek Estatuko lurralde osorako balio dute, bai akademikoki, bai lanerako.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluan Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira, eta 5.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumena da kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera, kirol irakaskuntzak bi mailatan egituratuta egonen dira: erdiko mailakoak edo goiko mailakoak. VIII. kapituluak sarrera, igoera eta onarpena arautzen ditu, 34. artikuluan irakaskuntza horietan onartua izateko irizpideak zehazten baitira.

Uztailaren 23ko 933/2010 Errege Dekretuak hipikako arlo hauetako kirol teknikarien tituluak ezartzen ditu: jauzia, heziera eta lehiaketa osoa, batetik, eta erresistentzia, orientazio eta zaldi turismoa, bestetik. Horrekin batera, titulu horietako gutxieneko ikasketak eta sarbiderako baldintzak ere finkatzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluak irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

Ebazpen honen xedea da 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzea.

Ikusita Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, 2016-2017 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol ikasketak (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzearen alde emandako txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) Nafarroako ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean jasota daude.

2. Prozedurako jarraibideak, egutegia eta eskabidearen eredua onestea, 2016-2017 ikasturtean araubide bereziko kirol ikasketak, Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa erdi mailako diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eginen dituzten ikasleak onartzeko. Ebazpen honen 2. eranskinean jasota daude.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira eta Irunberriko “FP Lumbier” BHIra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

Onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak

1. Prozedura.

1. Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.

2. 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan ezarritako araubide bereziko kirol ikasketak (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) eginen dituzten ikasleak hartzeko prozedura berariazkoa ebazpen honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da, eta Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua onesten duen errege dekretuarekin bat.

2. Onarpen prozesuaren egutegia.

1. Epe bakarra dago araubide bereziko kirol ikasketetan (Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria titulua eskuratzeko bideratuak) onartzeko prozesurako, epe arrunta izenekoa.

2. Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia hauxe da:

Kirol ikasketa:
Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako kirol teknikaria, azken zikloa

Prozeduraren fasea

Egun hauetan (1)

Izena emateko epea

2016ko irailaren 5etik 7ra (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2016ko irailaren 8a

Behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak egitea

2016ko irailaren 9tik 13ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2016ko irailaren 14a

Matrikula egiteko epea

2016ko urriaren 10etik 14ra (14:00ak arte)

(1) Irakaskuntza hauetan sartzeko proba berariazkoak egiteko datak aldatu beharko balira, data hauetan ere aldaketak eginen lirateke.

3. Modulu komunak beste erkidego batean gaindituta, Nafarroan prestakuntza jarraitu nahi duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, berariazko moduluak hasi aurreko egunetan.

3. Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du, behar bezala beteta, 2. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

Irunberriko “FP Lumbier LH” BHIko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskripzio eskaera.

Halaber, inskripzioa telematika bidez tramitatzen ahalko da, baita posta elektronikoz ere, ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduta: ies.lumbier@educacion.navarra.es.

Kasuan kasuko inskripzio eskaerak eta dokumentazioa telematika edo posta elektroniko bidez igortzen badira, ikastetxeak eska diezaioke eskatzaileari jatorrizko agiriak aurkezteko.

2. Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako erdi mailako zikloko bukaera-zikloan sartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

a) Hipikako erdi mailako hasiera-zikloa gaindua izatea.

b) Uztailaren 23ko 933/2010 Errege Dekretuaren IX. eranskinean araututako berariazko sarbide proba gainditzea.

4. Ikaspostuen eskaintza.

2016-2017 ikasturtean Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako erdi mailako zikloko azken zikloko talde bat eskaintzen da. Taldeak 10 ikaspostu izanen ditu gutxienez eta 15 gehienez.

Eskaera egiten duten ikasleen kopurua 10 baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuak kentzen ahalko du eskaintza hori. Eskaeren kopurua 15 baino handiagoa bada, ebazpen honetan onarpenerako ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

5. Onartzeko irizpideak.

1. Azken zikloan izangaien kopurua ikaspostuena baino handiagoa baldin bada, onartuen zerrenda lehentasun irizpide hauei jarraikiz osatuko da:

–Lehendabizikoa: Irunberriko “FP Lumbier” BHIn Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako hasiera-zikloa ikasi duten izangaiak.

–Bigarrena: Beste ikastetxe batzuetan Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplinetako hasiera-zikloa ikasi duten izangaiak.

2. Adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen diren taldeak irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira:

–Lehena: Diziplina hipikoetako lehen mailako batez besteko azken notari jarraituz.

–Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 20162017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

3. Hasiera-zikloaren batez besteko nota frogatzeko, ikaslearen ikasketa espedientea erabiliko da.

4. Batez bestekoa biribildu beharra dagoenean emaitza bi dezimalekin adierazteko, arau matematikoak erabiliko dira.

6. Matrikulazioa.

1. Onartutako ikasleek aipatutako ikastetxeko idazkaritzan egin beharko dute matrikula, ebazpen honen 2. oinarriaren 2. atalean aipatzen den epean.

2. Ezarritako epeetan matrikula egiten ez badu, ikasleak esleitu zaion ikaspostua hartzeko eskubidea galduko du.

7. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia.

Irunberriko “FP Lumbier” BHIak eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.

8. Argitaratzea.

Ebazpen hau eta eranskinak irakaskuntza hauek eskaintzen dituen ikastetxeko iragarki oholean jarriko dira jendaurrean, haiek argitaratu eta biharamunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

2. ERANSKINA

Jauzia, heziera eta lehiaketa osoa diziplina hipikoetako bukaera-zikloan izena emateko eskaera. 2016-2017 ikasturtea (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1607771