1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren 579/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi dira 2016-2017 ekitaldirako. (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak).
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index): BDNS (identifikazioa): 310665.
Onuradunak: neurri hauen onuradun izan daiteke Nafarroan kokaturiko basoko lurretan ondorengo epigrafeetan zehaztuko diren lanak egiteko laguntza eskatzen duen edozein baso-jabe pribatu, pertsona fisikoa edo juridikoa izan, betiere ezarritako betebeharrak betetzen badituzte eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badute.
Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea hirurogei egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Beste datu batzuk: Eskabidearekin batera “Laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak” izeneko III. eranskinean eta “Ordainketa eskatzeko eredua” izeneko IV. eranskinean zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da.
Iruñean, 2016ko ekainaren 24an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1608179