2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Lehen aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia honela finantzatuko da:
2.995 euro Nafarroako Enplegu Zerbitzuko diru-laguntzarekin.
1.005 euro gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin.
Aritzala Deierrin, 2016ko uztailaren 18an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1608639