2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Eskuordetza ezkontza zibila egiteko
2016ko irailaren 3an ezkontza zibila eginen da Alesbesko Udalean. Ezkontza hori Alesbesko Udaleko zinegotzi Olatz Jiménez Soretek eginen du, alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat, Alesbesko Udaleko alkate udalburuak, uztailaren 12ko 255/2016 Ebazpenaren bidez, erabaki hau hartu zuen:
1. Olatz Jiménez Soret zinegotzia eskuordetzea, ezkontza hori egiteko.
2. Eskuordetze horrek data honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.
Alesbesen, 2016ko uztailaren 12an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1608585