2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela, Udalaren Hirigintzako bulegoetan –jardueretarako lizentziak–, hamabortz egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.
Espedientearen zenbakia: (000302-2016). Sustatzailea: Inversiones Gabilondo SA. Jarduera: bere ibilgailuak gasolioz hornitzeko eta desinfektatzeko zentroa (ezartzea). Tokia: La Serna industrialdea, 6.21 lurzatia (Jarduera ekonomikoen eremua-Ciudad Agroalimentaria).
Tuteran, 2016ko uztailaren 15ean.–Zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
Iragarkiaren kodea: L1608616