Iragarkia
147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
579/2016 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2016-2017 ekitaldirako (2014-2020 LGP-Landa Garapenerako Programaren 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak).
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.
Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.
Eskumen horien artean Nafarroako mendi publikoen kudeaketa dago. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak 2. eta 3. artikuluetan ezartzen ditu legearen helburuak, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:
1. Basoetako ingurune naturala eta egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea.
2. Nafarroako baso eremuetako zuhaiztien hedadura sustatzea, batez ere birsortzearen eta eboluzioaren ondorioz jatorrizko baso bilakatzen ahal diren landare-formazioak sortuz.
3. Toki entitateen lankidetza sustatzea baso lurrak zaindu eta babesteko.
4. Mendiko produktuen lehen mailako transformaziorako jarduerak bultzatzea.
Helburu horiek erdiesteak berarekin ekarriko du Nafarroako Foru Komunitateko baso sistemek irautea eta horiek hobetzea, horrek dituen onura zuzeneko eta zeharkako guztiekin, hasi landako populazioak finkatzearekin eta buka baso suteen prebentzioarekin, higaduraren kontrako borrokarekin, gai berriztagarrien erabilerarekin (egurra, konparazio batera) eta menpekotasun energetikoa gutxitzearekin. Horiek guztiak onura publikokoak eta interes sozial handikoak dira.
Aurrekoa kontuan harturik, aipatutako arauaren 66. artikuluak hauxe dio hitzez hitz: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei, baso aprobetxamenduen titularrei, basogintzako elkarteei eta basogintzako industria eta enpresei”.
Era berean, 68. eta 68. artikuluek ezartzen dute basogintzaren ardura duen administrazioak plangintza orokorrari lotutako ekintza batzuei erantzunen diela, mendien eta baso-lurren erabilera, kudeaketa eta babesari dagokienez, eta zehazten du horietako batzuk Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko direla oso-osorik.
13/1990 Foru Legearen 70., 71. eta 72. artikuluek laguntzen mailaketari eta bateragarritasunari buruzko alderdi orokorrak ezartzen dituzte, baita diru-laguntzako baremoei buruzkoak ere. Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 104., 105. eta 107. artikuluetan zehaztu dira alderdi horiek. Erregelamendu horrek berak ezartzen du, 105.9 artikuluan, ebazpen batek garatuko duela artikulu horren edukia.
Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari urte anitzeko konpromisoak hartzeko, 2017ko ekitaldiari egoztekoak, guztira 2.300.000 eurokoak, toki entitateek eta eragile eta elkarte pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdiak sustatzeko 2016-2017ko kanpainarako. Neurri horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez ematen dena, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua; 1305/2013 Erregelamendu haren 17. artikuluan, “Aktibo fisikoetan inbertsioak” izeneko neurria jasotzen da, eta artikulu horren c) puntuan zehazten da nekazaritza eta basogintzaren sektorea garatu, modernizatu edo egokitzeko azpiegiturei buruzko azpineurria; 21. artikuluan “Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak” izeneko neurria ezarri zen, eta artikulu horren d) puntuan, azpineurri gisa, berriz, honako hau: basogintzako teknologietako inbertsioak, zehazki, basoetako ekosistemen egokitzeko gaitasuna, ingurumen balioa eta arintzeko gaitasuna handitzeko asmoa dutenak, eta basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako inbertsioak.
1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako emanen diren gehieneko laguntzak finkatzen dira; kopuru horiek, nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatearen parametro soziekonomikoen arabera zehaztu beharko dira.
Nafarroako Landa Garapenerako Programak (Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Erabakiaren bidez onetsia) neurri horiek biltzen ditu, eta, bereziki, azpineurri batzuk atal hauetan:
8. neurria: Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak.
–Azpineurriak/Eragiketak: 08.05.01. Basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioak.
4. neurria: Inbertsioak aktibo fisikoetan.
–Azpineurriak/Eragiketak: 04.03.05. Inbertsioak basoko azpiegituretan.
Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, basogintzaren sektoreari dagokionez.
Laguntza hauek erabiliko dira, batez ere, baso eremuak garatzeko jardueretarako eta eta basoen bideragarritasuna eta haien ingurumen balioa hobetzeko. Sostengu publiko horrek, gainera, Nafarroako Oihan Planean du jatorria. Izan ere, plan horretan aurreikusten da, basogintzaren sektorerako helburu berariazkoak aipatzen direlarik, basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzea eta basogintzako azpiegituretako inbertsioak sustatzea. Europar Batasunak ere finantzatzen ditu jarduketa gehienak; guztira, gastu publikoaren %31.
Sostengu publikoari esker Nafarroako basoen ingurumen eta baso kudeaketa hobetuko da, izan ere, basoberritzeak eta basolanak egiteko erraztasunak izanen baitira, baso bideak eraikiz eta haien mantentze-lanak eginez, eta bestelako balioak ere sustatuko dira, hala nola, BILetako habitaten kontserbazioa eta jolas jardueretarako erabilerak.
Beste laguntza deialdi batzuekin alderatuta, oinarri hauetan eranskin berri bat jaso da, Fusarium circinatum-ak jota dauden udalerrien zerrenda duena. Gainera, dokumentazio guztia aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu beharra ezartzen da, kontzeptu berri batzuk sartzen dira (inbertsioa, esate baterako), laguntzen arteko bateraezintasunak finkatzen dira, eta, D modalitatean, itzulirako ekintza bat, oinarrizko azpiegitura baita baso bideetan. Era berean, zenbait alderdi argitzen ditu, eta hautapen irizpideak azpineurrien arabera sailkatzen ditu, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2016 Programaren Jarraipen Batzordeak onetsi bezala.
Bestalde, zehazten du gastuen frogagiriek (fakturak) eta ordainketen frogagiriek (bankuetako karguak edo beste frogagiri batzuk) kanpaina bukatu aurreko data behar dutela, emandako laguntzen ordainketa onartuko bada.
Halaber, kontuan hartu da neurri hauen ekarpena, Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek bideraturik daude hazkunde zentzuzkoa, jasangarria eta bateratzailea erdiesteko Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.
Zehazki, neurri hau, 1305/2013 Erregelamenduaren 5.4) artikuluari jarraikiz, Batasuneko landa garapena lortzeko lehentasun honi dagokio: “Nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak lehengoratu, zaindu eta hobetzea”, 8. neurrirako (Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak); erregelamendu beraren 5.5.c) artikuluari jarraikiz, berriz, lehentasun honi dagokio: “energia iturri berriztagarrien hornidura eta erabilera erraztea, baita azpiproduktuena, hondarrena, hondakinena eta jateko ez diren gainerako lehengaiena ere, bioekonomiaren garapena sustatzeko”, aktibo fisikoetako inbertsioen neurrirako.
Beraz, neurri honen esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:
–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.
–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.
–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapenerako neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.
–Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.
Deialdiaren eranskinetan sartutako hautapen irizpideek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen adostasuna dute.
Basogintzako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko laguntza hauek jasotzeko, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan jasotako xedapenak bete behar dira, eta, gainera, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluan ezarritakoa ere bete beharko da, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Aurretik, Europako Batzordearen Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi zuen, eta erregistratu zituen, SA 43509 (XA/2015), SA 43021 (XA/2015) laguntza zenbakiekin, hurrenez hurren.
Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.
Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Oinarri arautzaileak onestea.
Toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak onestea 2016-2017 kanpainarako, hurrenez hurren I. eta II. eranskinetan jasota dagoen bezala, eta onesten dira, orobat, ebazpen honen parte diren gainerako eranskinak.
2. Deialdia onestea.
Toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia onestea 2016-2017 kanpainarako.
3. Aurrekontuko kredituak.
Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, toki entitateek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 1.450.000 euroko gastua baimentzen da “Basolanetarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7609/456702 kontu-sailaren kargura, eta 550.000 euroko gastua “Basoko azpiegituretarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7609/456703 kontu-sailaren kargura, 2017ko aurrekontutik. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:
08.05.01 AZPINEURRIA Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak | 04.03.05 AZPINEURRIA Inbertsioak basoko |
1.450.000 | 550.000 |
Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, eragile pribatuek sustatutako basolanetarako laguntzen II. eranskinaren arabera, 250.000 euroko gastua baimentzen da “Basolanetarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7709/456700 kontu-sailaren kargura, eta 50.000 euroko gastua “Basoko azpiegituretarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7709/456702 kontu-sailaren kargura, 2017ko aurrekontutik. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:
08.05.01 AZPINEURRIA Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak | 04.03.05 AZPINEURRIA Inbertsioak basoko |
250.000 | 50.000 |
4. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hirurogei egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Laguntzak aplikatzeko baldintza.
Ebazpen honetan xedatutakoa aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 08.05.01 neurriari buruz (Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak) eta 04.03.05 neurriari buruz (Inbertsioak basoetako azpiegituretan) xedatutakoa betetzea. Halaber, Europako Batzordearen eskakizunei erantzuteko asmoz neurri horretan egiten den edozein aldaketak berarekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarri arautzaileak egokitzea.
6. Aurrekontuko kontsignazioen doikuntzak neurrien eta azpineurrien artean.
Neurri edo azpineurri bakoitzaren espediente guztiak baloratu ondoren aurreko 3. puntuan ezarritako esleipen portzentajeak gainditzen badira, kasuan kasuko neurri edo azpineurriaren soberako aurrekontu-kontsignazioa kreditua agorturik dutenetara doituko da.
Toki entitateentzako azpineurriren batean (08.05.01 eta 04.03.05) soberako aurrekontua baldin badago, kreditu aski ez dutenetara bideratuko da. Irizpide hori erabiliko da, orobat, eragile pribatuentzako azpineurrien kasuan.
Toki entitateentzako azpineurrietarako aurrekontu-kontsignazioan soberako krediturik gelditzen bada, soberakina erabiliko da kreditu aski ez duten eragile pribatuentzako azpineurrietan. Irizpide hori erabiliko da, orobat, eragile pribatuentzako azpineurrien kasuan.
7. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.
Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko dira.
8. Ebazpenaren jakinarazpena.
Ebazpen hau Mendi Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazio Publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 24an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
I. ERANSKINA
Toki entitateek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen
oinarri arautzaileak 2016-2017 kanpainarako
1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.
Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan finkatu diren neurri batzuetarako laguntzak arautzea, hain zuzen, basoko azpiegituretan inbertsioak egiteko ematen direnak eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzekoak, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.c) artikuluaren esparruan (basoko azpiegiturak) eta 21.1.d) eta 25. artikuluen esparruan (basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzea). Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua.
Gainera, basoko azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa handitzeko laguntza hauei Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko zaie, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
2. oinarria.–Neurri hau aplikatzeko baldintza orokorrak.
Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren toki entitateek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta toki entitate horrek itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion errekuperazio-interesak.
3. oinarria.–Neurriaren helburua.
1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko Batzordearen 702/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztutakoarekin bat, neurri hauen azken helburua da baso eremuen garapenean inbertitzea eta basoen bideragarritasuna hobetzea, eta azpineurri honen helburua, bereziki, da, alde batetik, basoetako ekosistemen ingurumen balioen berreskurapenean inbertitzea, eta bestetik, aktibo fisikoetan inbertitzea, eta, zehatzago esanda, azpineurri honen helburua da inbertsioak egitea basoetako azpiegituretan, biak ala biak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.
2. Helburu estrategikotzat hartzen dira, izan ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren lehentasunak lortzen laguntzen dute zalantzarik gabe, eta lagungarriak dira, orobat, basogintzaren sektorean behar bezala prestatutako langileak sartzeko eta, bereziki, belaunaldi aldaketa egiteko. Gainera, teknologia berritzaileen ezarpena eta basoen kudeaketa jasangarria sustatzen dute.
4. oinarria.–Onuradunak.
Neurri hauen onuradun izan daiteke basoko herrilurretan ondorengo epigrafeetan zehaztuko diren lanak egiteko laguntza eskatzen duen Nafarroako edozein toki entitate, betiere ezarritako betebeharrak betetzen badituzte eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badute.
5. oinarria.–Toki entitate onuradunak onartuak izateko irizpideak.
1. Neurri hauen onuradun izan daiteke diruz lagungarriak diren ekintzen zerrendan agertzen den basolanen bat egiten duen edozein toki entitate, aurreko oinarrian ezarritakoa betez gero.
2. Aurreko puntuan adierazitako inbertsioek diru-laguntza jasotzeko, gainera, onartua izateko honako irizpide hauek bete beharko dira laguntza eskatzen den egunean:
a) Eskatzaileak bere eskaera zehaztu eta baloratzeko dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du.
b) Diruz laguntzen ahal diren jarduketak Nafarroako Oihan Planarekin bateragarriak izan beharko dira.
c) 50 hektareatik gorako mendiak dituzten toki entitateek kudeaketa plan bat edo oihan plangintzako tresna baliokide bat (eskualdeko plana) izan beharko dute. Mendi txikiagoen kasuan, eskualdeko planetako basogintzako kudeaketarako jarraibideak aplikatuko dira.
d) Ziurtagiria duten mendien titular diren toki entitateek, laguntzak hartu ahal izateko, konpromisoa hartuko dute ziurtagiri horri eusteko behar diren agiriak prestatuko dituztela Nafarroako Basoen Ziurtapenaren eskualdeko entitate eskatzaileak erabakitzen dituen epeetan eta moduan (laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko eskabide-orrian eta dokumentazioan zehaztua dagoen bezala).
e) Laguntza hauek hartu ahal izateko, onura publikoko mendien titular diren toki entitateek bertako idazkariak edo, bestela, entitate horretako agintari eskudunak sinatutako agiri bat aurkeztu beharko dute, non ziurtatzen den 2010-2014 aldian beren onura publikoko mendietan egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduetatik lortutako diru-sarreren %20 gutxienez (BEZa barne) beren hermendietan inbertitu dela (larreen aprobetxamendutzat hartuko da larreetatik, mendi-larreetatik, belaietatik eta belardietatik ateratzen dena). Agiri horretan, egindako lanak eta 2010-2015 aldiko lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatu beharko dira, eta, beraz, 2015eko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko.
Ebazpen honen ondorioetarako, ez beste ezertarako, diru-sarreratzat hartuko dira zur, egur eta larre aprobetxamenduei lotutakoak. Bestelako aprobetxamenduetatik (esaterako ehiza, turismo, harrobi edo haize-sorgailuetatik) sortzen diren diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, ez eta mendietan egindako jarduketengatik jasotako diru-laguntzak ere.
Ebazpen honen ondorioetarako, inbertsioak dira mendietan sortzen diren gastuak, onuradunak inbertsio horiek egiteagatik jasotzen duen diru-laguntza kenduta.
f) Jarduketek ingurumen baimena beharko dute, eta behar diren baimenak ere eduki beharko dituzte, jarduketa zein den.
g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.
h) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
6. oinarria.–Diruz laguntzen ahal diren kostuak.
1. Diruz laguntzen ahal diren kostuak dira 8. oinarrian jasotzen diren basolanak egitearekin zerikusia dutenak, betiere eranskin honen 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta arau teknikoak betetzen badira, honako hauek izan ezik:
–Auzolanak, hots, herriko auzotarrek egindako lanak, herriarekin kontratu-harremanik izan gabe. Diruz laguntzen ahalko dira lan horietarako erabiltzen diren materialen kostuak.
–Bitarteko berekiekin egin direla justifikatutako lanak, erabilitako materialen kostua izan ezik (kostu horrek diru-laguntza jaso dezake).
2. Kostuen moderazioa obra proiektuei eta memoriei aplikatuko zaie Nafarroako basolanen prezio ofizialen tarifak kontuan hartuta.
3. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.
7. oinarria.–Diru-laguntza jasotzeko modalitateak eta arau teknikoak.
Eskaeretan ondoko modalitateetako batean sartutako ekintzak jasoko dira, eta bakoitzarentzat finkatutako arau teknikoak bete beharko dira.
Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.
1.–Mendiaren kudeaketa jasangarrirako diru-laguntzak (08.05.01 eragiketa).
Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:
–A.1 modalitatea: Basoberritzeak.
–A.2 modalitatea: Basolanak.
–B modalitatea: Biodibertsitatea.
–C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.
A.1 modalitatea. Basoberritzeak (08.05.01 eragiketa).
Oro har, diru-laguntza jaso dezakete, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik, honako ekintza hauek:
a) Basoberritzearen ezarpena (lurra prestatzea eta landaketak egitea).
b) Landatu edo ereitea.
c) Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk instalatzea.
d) Basoberritzea egin eta lehenbiziko bost urtean egin behar diren mantentze-lanak: hutsarteak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea.
Oinarri hauek araututako kanpainan basoberritze osoa egiten duten eskatzaileen kasuan, modalitate honetan eskatu beharko dituzte beharrezko ekintza guztiak.
Landatu edo erein aurreko lanak egiteaz gain besterik aurreikusi ez zuten espedienteen kasuan, horretarako laguntza onartu eta ordaindu bazitzaien 2016ko aurreko kanpainan, onuradunak laguntza eskatzen ahalko du landaketa edo ereintza lanak kanpaina honetan egiteko, baina ez zaio laguntzarik emanen aurreko lanak egiteko.
Nolanahi ere, onuraduna behartuta egonen da landaketa egitera; bestela, aldez aurreko lanengatik jasotako laguntzak itzuli beharko ditu.
Lan horietan honako arau tekniko hauek beteko dira:
Basoberritzeetarako arau teknikoak. (Operación 08.05.01).
1.–Espezie multzoak:
Deialdi honen ondorioetarako, espezie multzo hauek ezarri dira, beren epe teknologikoaren arabera:
–Mozketa-epe erdiko espezieak: 13 urtetik 70era bitarteko mozketa-epea duten espezieak dira, hala nola makala, pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, sekuoia, zedroa, basagereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, gurbeondoa, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.
–Mozketa-epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako mozketa-epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, erkametza eta ametza.
–Zuhaixka espezieak: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, miterra eta hostazuria, besteak beste.
Baldin oihangintzako edo merkatuko helburuengatik basoberritzeko baso espezieen epe teknologikoak hemen ezarritakoak ez bezalakoak badira, eskatzaileak salbuespen hori justifikatu egin beharko du. Inola ere ez da onartuko ebazpen honetan ezarritakotik gorako epe teknologikorik.
Deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezie guztien zerrenda III. eranskinean (“Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezien zerrenda”) agertzen da. Zerrenda hori LGP 2014-2020 dokumentuan sartu zen, Europar Batasuneko agintaritzek proposaturik.
2.–Berariazko oharrak zenbait basoberritze motatarako.
Oro har, ez dute diru-laguntzarik jasoko honako hauek:
1. Pagoekin egindako basoberritzeak, honako kasu hauetan: espezie hori ugaritzeko landaketak, berezko birsortze eskasaren ondorioz, behin Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Planean aurreikusitako birsortzeko mozketak edo landaketak egin eta gero.
2. Hektarea batetik beherako basoberritzeak, herrilurretan eginak eta mendiko zuhaitzek inguratzen dituztela. Hau hala da baso sistemaren mosaiko egiturari eusteko, eta kontuan harturik etorkizunean kudeatzeko bideragarritasun eskasa izanen dela. Ohar honetatik kanpo gelditzen dira, ezaugarri horiek izanik ere, Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Plan batean aurreikusita dauden basoberritzeak.
3. Koniferoekin egindako basoberritzeak, lur horietan non Pinus, Picea edo Pseudotsuga generoko espezieen arraseko mozketak egin diren, negualdi bat bederen igaro gabe, bermatu dadin Hylobius abietisek ez diola basoberritze berriari eraginen. Proiektuan edo memorian, ekintza honetarako zehaztu beharko da mozketaren eta basoberritzearen artean iragandako denbora.
4. Pinus radiata espeziearekin egindako baso landaketak Nafarroan Fussarium cicinatum gisa mugatutako eremuan. Egoera horri eutsiko zaio harik eta gai honetan araudia aldatzen den arte.
Nafarroan Fusarium circinatum-ek mugatutako eremuan, eta ikusirik zer emaitza lortu diren azken hamar urtean eta zer jokabide izan duten espezieek, eta maiatzaren 26ko 637/2006 Errege Dekretuaren (haren bidez ezartzen da lehen aipatutako patogenoa ezabatzeko eta kontrolatzeko programa nazionala) 6. artikuluko 4. puntuarekin bat –ezartzen baitu autonomia erkidegoek baimendu dezaketela espezie sentikorren ale jatorrizkoak eta klonak landatzea, baldin erresistenteak badira, esperimentatzeko– zilegi izanen da Pinus generoko basoberritzeetarako diru-laguntzak ematea, baldin Pinus radiata ez badira, baita Pseudotsuga spp-ko landaketak egiteko ere. Kasu horietan, ekintza honi dagokion deskripzio memoriak epigrafe bat izan beharko du, 3. puntuan landare eta hazietarako aurreikusitakoaz gain, non zehaztuko baita bermatuta dagoela erabiltzen den baso-materialaren jatorria ez dagoela patogenoak kutsaturik, eta, orobat, zehaztuko da aipatutako espezieak esperimentaziorako erabiltzen direla.
Errekekin muga egiten duten basoberritzeen kasuan, ekintzaren deskripzio memorian atal berariazko bat zehaztuko da, erreka bazterreko lehenbiziko bost metroan egin beharreko kudeaketari buruz, errekako ibarbasoa lehengoratzeko edo kontserbatzeko. Zerrenda horretan zerbait egitea teknikoki beharrezkoa baldin bada, hauxe egin daiteke: aberasteko basoberritzeak egitea, inguruneko berezko ur bazterreko baso espezieak erabiliz horretarako, eta, behar denean, bertako landaredia errespetatuz eta gainerako basoberritzeraino tarte egokia utziz.
5 metroko edo gehiagoko babes-zerrendaren azalera hori beste edozein basoberritzetarako laguntzen barrenean sartuko da.
–Makaldiak:
Diru-laguntza jaso ahal izateko, makaldien mozketa-epea 13 urtekoa edo luzeagoa izanen da, eta gainera haien produktuekin ezin da energia produzitu, eta zuhaitzak ezin dira oinberritu (basoberako tratamendua).
Makaldien kasuan, landaketarekin eta inausketarekin zuzenean erlazionatutako lanetarako bakarrik emanen da diru-laguntza. Ez da diru-laguntzarik emanen aratzeko, sasiak garbitzeko eta ureztatzeko.
3 hektareatik gorako makaldietan, plangintzako tresna batean sartuta ez badaude, laguntzaren eskaerarekin batera Kudeaketa Plan soil bat/Basolanen Plan bat aurkeztuko da, memoria tekniko edo proiektutzat hartuko dena. Obra unitateen araberako aurrekontu xehakatua izan beharko du eta Mendi Zerbitzuak onetsi beharko du. Basolanen Plana honako honetan ezarritakoarekin bat idatziko da: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5013/Planificacion-y-certificacion-de-terrenos-forestales-privados.
Nolanahi ere, eskatzaileak konpromisoa hartzen du Kudeaketa Plana gauzatzeko. Plan hori gauzatzen ez bada, hasierako basoberritzerako jasotako laguntzak itzuli eginen dira, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. Kapituluarekin bat, berandutza interesekin edo gabe, bidezkoa dena.
–Landaketak ilaran, eta heskaiak:
Ilaratan egindako landaketak, heskaiak ezartzea eta instalatu ondoko bost urteetan bi ekintza horiek mantentzeko behar diren lanak, diru-laguntza portzentaje berariazkoak dituztela, basoberritzetzat hartuko dira, eta, hortaz, exijentzia eta baldintza berberak izanen dituzte, eta behar diren ohar osagarriak.
a) Horretarako erabiliko diren espezieak eremuko hostozabal autoktonoak izanen dira. Eremu mediterraneoan baimenduko da Pinus halepensisa, Cupressus sp.-a eta Juniperus sp.-a erabiltzea. Erabiliko diren zuhaitz espezieek oso heliofiloak beharko dute izan.
b) Ilarako landaketen kasuan, 5-10 metroko tartea izanen da zuhaitzen artean.
c) Heskaien kasuan, halakoak ezartzeko ekintzek diru-laguntza jasoko dute baldin lurzatien artean, ezpondetan eta landatu gabeko bazterretan egiten badira. Heskaiak 1,5 m zabal izanen dira gutxienez. Orobat, diru-laguntza jaso daiteke landatutako lurzatietan heskaiak jartzeko, betiere heskai-zerrenda baso lurzoru izatera igarotzen bada.
3.–Baso landareen eta hazien ezaugarriak.
Fussarium circinatum-ek mugatutako eremuan Pinus eta Pseudotsuga generoko basoberritzeei buruzko epigrafean aurreikusitakoaz gain, edozein landaketetarako landareek eta haziek behar den kalitate-baldintzak beteko dituzte, hau da, indarreko araudian ezarritakoaren araberako kalitate komertzial osoa izanen dute. Aurkeztutako proiektu eta memoria teknikoetara egokituko dira, eta horietan zehaztuko da zein diren erabiliko diren landareen gutxieneko adina eta tamaina, baita hazien jatorria ere, erein behar denean.
Landaketaren edo ereintzaren ziurtagirian, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpen bat erantsiko da, frogatzeko kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; aitorpen horri ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria erantsiko zaio, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.
4.–Hondakinak ezabatzea.
Birsortzeko mozketa baten ondoren adaburuak moztea, hobetzeko mozketa edo birsortzeko mozketa baten ondoren produktuak ateratzea edo hondakinak ezabatzea bezalako jarduketak baso aprobetxamenduak berezkoak dituela jotzen da, eta, hortaz, baso aprobetxamenduko baldintza tekniko edo administratiboen baldintzen agiriak hala ezartzen duenean, nahitaez egin beharrekoak izanen dira, eta ez ekintza horiek ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso.
Horregatik, eta ebazpen honen ondorioetarako, hondakinak ezabatzeko jarduketatzat hartuko dira arraseko mozketen hondarrak desagerrarazteko jarduketak, baldin horrek lurra prestatzeko eta landatzeko edo berezko birsortze lanak baldintzatzen baditu. Horrenbestez, etorkizuneko basoberritze edo berezko birsortze bat egiteko lurraren prestaketaren zatitzat hartzen dira, eta, beraz, diru-laguntza jaso ahal izateko, basoberritzerako edo berezko birsortzerako nahitaezko ekintza gisa sartuko dira.
5.–Basoberritzeen babesa.
Itxituren edo/eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritzearen edo hutsarteak betetzearen kostuaren barrenean, hau da, bereizirik aurkeztu behar da kontzeptu hori.
Itxituretan, itxitura horrek bide bat mozten duenean, jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira, nahitaez, eta gainera jendearendako pasabide bat itxituraren 250 metro lineal bakoitzeko gutxi gorabehera, behar bezala arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.
Ungulatuen kontrako itxiturek diru-laguntza jasoko dute baldin behar bezala justifikaturik badaude ikuspuntu teknikotik, eta beharra eta diseinua frogatzen badira. Itxitura horiek diru-laguntza jasotzen badute, ez da diru-laguntzarik jasoko etorkizunean basoberritze horietan ungulatuen kalteengatik egin daitezkeen hutsarteen betetzeetarako.
6.–Basoberritzeen mantentzea.
Ebazpen honen ondorioetarako, landare lehiatzaileak kontrolatzea eta hutsarteak betetzea hartzen dira basoberritzeen mantentze lantzat.
Oro har:
1. Ez da mantentzeetarako diru-laguntzarik emanen behin landaketatik bost urte igaro direnean, salbu justifikatutako salbuespenetan, Mendi Zerbitzuak baimendurik.
2. Urteko garbiketa bakarrerako emanen da diru-laguntza. Lan horiek maiatzaren 1etik abuztuaren 15era bitarte eginen dira. Lanen azkeneko ziurtatzearen unean obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko da, garbiketa noiz egin den ziurtatzen duena.
3. Ez da hutsarteak betetzeko diru-laguntzarik emanen baldin horretarako erabilitako landareak landare guztien %10era iristen ez badira.
4. Portzentaje hori gainditzen denean, hutsarteak betetzeko diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik emanen da: hutsarteak gertatu direnean mendiko (ez mintegi bateko) izurrite edo eritasun baten ondorioz, edo klimari lotutako muturreko arrazoiengatik gertatu direnean. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.
Basoberritze berrietan (ilaratan egindako landaketak eta heskaiak barne).
Eskaera aurkezteko unean, eskatzaileak, laguntza kobratzeko, nahitaez aurkeztu beharko du memorian edo proiektuan sartutako mantentze-lanen plan bat. Hartan, lehenbiziko 5 urtean aurreikusten diren esku-hartzeen programa baloratu bat (lanen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua) zehaztuko da, Mendi Zerbitzuak onetsi beharko duena. Onuradunak konpromisoa hartzen du mantentze-lanen plan hori gauzatzeko eskabidean ezarrita dagoenari jarraikiz.
Epe horretan, mantentze-lanen plana nahitaez bete beharko da, denborari eta moduari dagokienez, etorkizunean plana gauzatzeko laguntzak jaso ala ez. Plan horretako ekintzak diruz lagungarriak izan daitezke kasuan kasuko diru-laguntza kanpainen bidez. Plana aldatu behar bada, horri buruzko eskaera aurkeztuko zaio Mendi Zerbitzuari, berariaz baimendu beharko baita.
Basoberritzeari itxitura jartzen bazaio, edo hodi babesleak erabiltzen badira, horiek kentzeko, nahitaezkoa baita, diru-laguntza ematen ahal da. Mantentze-lanen planean zehaztu behar da noiz kendu asmo diren, lehenbiziko bost urteak eta gero kendu behar badira ere.
Lehenagoko basoberritzeetan:
Itxiturak eta hodi babesleak kentzeko emanen dira diru-laguntzak.
Aurreko kanpainetan mantentze-lanen planik aurkeztu bada, horri buruzko aipamena eginen da. Mantentze-lanen plan horretarako eskatutako ekintzetan aldaketarik izan bada, justifikatu eginen dira. Aurreko mantentze-lanen planik ez badago, plan bat aurkeztu beharko da, basoberritze berrietarako ezarritako ezaugarri, baldintza eta betebehar berberak dituena.
A.2 modalitatea. Basolanak (08.05.01 eragiketa)
Oro har, diru-laguntza jaso dezakete, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik, honako ekintza hauek:
1. Bakantze lanak.
2. Sasiaj garbitzea.
3. Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.
4. Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.
Basolanetarako arau teknikoak.
1.–Bakantzeak.
Honetarako ez da diru-laguntzarik emanen:
1. Eskatzaileari diruzko edo gauzazko sarrerak ekartzen dizkioten bakantzeak.
2. Auzotarrentzako egur epaitzen aprobetxamenduei lotutako basolanak.
Edozein espezietako berezko zuhaiztitako bakantzeetarako eta koniferoen basoberritzeetarako bakarrik emanen dira diru-laguntzak, behin bakarrik.
Memorio teknikoan edo proiektuan, basogintzako jarduketaren ezaugarriak zehaztuko dira, proposamena baloratzeko balio dutenak, eta, koniferoen basoberritzeen kasuan, zuhaiztien batez besteko diametroa adierazi beharko da. Parametro hori 12 cm-tik gorakoa bada, ez da diru-laguntza emanen.
Lanen azkeneko ziurtapenean, toki entitateko idazkariak edo, bestela, entitate horretako agintari eskudunak sinatutako agiria aurkeztuko da, ziurtatzen duena ez dela inolako diru-sarrerarik aterako. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko.
2.–Sasiak garbitzea.
Sasiak garbitzeko diru-laguntzak emanen dira baldin honako helburu hauetakoren baterako bada:
1. Mozketen ondoren berezko birsortzea errazteko diren sasi-garbiketak. Horien beharra justifikatuko da. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.
2. Abeltzaintzan erabiltzeari begira egiten diren sasi-garbiketak, larre naturalak mantentzeko. Leku bererako behin bakarrik emanen da sasi-garbitze hauetarako diru-laguntza, baldin:
a) Aurkezten den proiektuan edo memorian garbiketa lan horiek egitea beharrezkoa dela justifikatu beharko da, zehatz-mehatz adierazita ukitutako eremua, abeltzaintzako karga eta zein hilabetetan egoten den azienda bertan, hori guztia bermatzeko garbitutako eremua abeltzaintzarako mantentzen dela.
Informazio hori ezinbestekoa da Europar Batasuneko indarreko araudiaren arabera egiten diren ikuskapenak programatu ahal izateko.
b) Eskatzaileak konpromisoa hartzen du eremu hori abeltzaintzarako erabiltzen segitzeko.
c) Salbuespenez, diru-laguntza ematen ahal zaio ondoko kanpainetan beste sasi-garbitze bat egiteko, betiere mantentzeko konpromisoa edo erabiltzeko plana betez gero, halakorik bada.
3. Habitatak hobetzeko sasi-garbitzeak, Kontserbazio Bereziko Eremu baten Kudeaketa Planean aurreikusitakoak. Kasu hauetan, aurkeztutako memoriak edo proiektuak espresuki adieraziko du zer habitat motatan egin behar den sasi-garbitzea.
3.–Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.
Halakoak ezartzeko eta mantentzeko diru-laguntzak honako kasu hauetan emanen dira bakarrik:
1. Mozketa baten xede den zuhaizti baten berezko birsortzea babestera bideratutakoak.
2. Larre naturaletan, soil-soilik aurreko atalean abeltzaintzarako zehaztutako sasi-garbitzeetarako esleipen baldintza berberetan.
3. Baso plangintzarako tresna batean aurreikusitakoak, hermendiko erabileren zonifikazioa ezartzera bideratuak.
Orobat, diru-laguntza jaso dezakete birsortzeak babesteko ezarritako itxiturak kentzeak, larreetan, edo basoak antolatzeko proiektuetan aurreikusitako jarduketak betetzeko egiten denean.
4.–Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.
Kimatzeek eta eitea emateko inausteek diru-laguntza jaso dezakete, bakar-bakarrik, baldin basoberritzeetan egiten badira eta helburu nagusia kalitatezko zura ekoiztea bada. Basoberritzearen ondoko lehenbiziko hamar urtean, bi jarduketetarako diru-laguntza emanen da bakarrik, makaldietan egiten direnak izan ezik (gero zehazten dira).
Inausketek diru-laguntza jaso dezakete soilik basoberritze horietan non mantentzeak bat etorri diren lehen aipatutako helburuarekin. Nahitaezkoa izanen da eskabidean hauek zehaztea: zuhaiztiaren adina edo adin mota, inausi beharreko zuhaitzen batez besteko diametroa, eta inausiko diren espezieak.
Koniferoak inaustea:
1. Lehenbiziko inausketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 400 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
2. Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
Hostozabalak inaustea:
1. Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
Makaldietako inausketen kasuan, diru-laguntza jaso ahal izateko, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, erakusteko ezen inausketa beharrezkoa dela azken produktua, egungo merkatuaren arabera, kalitatezkoa izan dadin.
Nafarroa osoan ez zaie diru-laguntzarik emanen Pinus radiatako basoberritzeetan egindako inausketei.
B modalitatea. Biodibertsitatea. (08.05.01 eragiketa)
Diruz lagundu daitezke, bakar-bakarrik, beste edozein modalitatetan sarturik ez dauden ekintzak, zeinak, helburu nagusia izanik basoko espezieen habitatak kontserbatzea, Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Plan onetsi batean aurreikusirik dauden. Ibarbasoak lehengoratzeko lanei dagokienez, landaketarekin zerikusia duten lanei aplikatuko zaizkien arau teknikoak ur ibilguekin muga egiten duten landaketen lehenbiziko bost metroko tartean aplikatzen diren berberak izanen dira, barnean dela mantentze-lanen plana aurkeztu eta gauzatu beharra.
C modalitatea. Baso proiektu eta memorien dokumentazio
teknikoa egitea eta obra zuzendaritza (08.05.01 eragiketa)
C.1.–Dokumentazio teknikoa egitea.
1. Mendi Zerbitzuak onesten duen kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren %5 adinakoa izanen da diru-laguntza (aurrekontuaren barnean sar daitezke Administrazioak onartzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak, baina BEZa kenduta). Dena den, diru-laguntzak ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala. Dokumentazio teknikoa agiri bakarra izanen da. Hamahirugarren oinarrian zehazten den gutxieneko edukia izanen du, eta espedientean eskatzen diren neurri/azpineurri guztiak jasoko ditu.
2. Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.
3. Laguntza-eskaera onartzeko modukoa izateko, proiektuek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 eurotik gorako aurrekontua duten eskaeretan) eta memoria teknikoek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten eskaeretan) honako eduki hau jaso beharko dute:
Proiektuek atal hauek izanen dituzte gutxienez: memoria, aurrekontua, baldintza-agiriak, Ingurumen ukipenen azterlana edo Ingurumen eraginaren azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean), 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak eta segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa, indarreko araudiarekin bat.
Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu beharko ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean) eta 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak.
Jarduketaren batek KBEetan edo BILetan sartutako lurrak ukitzen dituenean, proiektuak edo memoriak beti jasoko du tokiko kontserbazio balioetan egindako ukipenen ebaluazioa.
–Memoria: laguntza zein jarduketatarako eskatzen den, haiek deskribatu beharko ditu, baita jarduketaren aurrekariak eta helburuak ere. Helburuak guztiz garrantzitsuak dira. Helburu horiek behar bezala justifikatzen ez badira, gerta liteke proposatutako ekintzak diru-laguntzarik gabe gelditzea.
Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira. Jarduketak katastroko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, memorian lurzati horietako bakoitzean zehaztu beharko dira jarduketaren unitate fisikoak. Bat etorriko da guztiz “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin.
Deialdi honetako ekintza bakoitzean zehaztutako informazio guztia sartu beharko da: jarduketak ukitutako espeziea(k), landaketa urtea basoberritze berrietako mantentze-lanetarako, mantentze-lanetarako plan bakuna aurreko oinarrietan zehaztutako ezaugarriekin, inauste eta kimatze lanetarako behar diren datuak, eta abar.
–Baldintza-agiria: proiektuetan baizik ez da eskatuko. Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak.
–Aurrekontua: guztiz bat etorriko da “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin, eta dokumentu hauek osatuko dute, gutxienez:
- Neurketen taula.
- Prezioen taula: eskulanaren prezioak eta makineriarena zehazteko behar direnak, bai eta obra unitateko behar diren prezioak ere.
- Prezio osagarrien taula.
- Aurrekontu osoa.
–Planoak: laguntza zer jarduketatarako eskatu den, horren erreferentzia geografiko guztiak eman beharko dira, onartzen diren aldaketak barne (horrelakorik badago), baita eremu horietara sartzeko behar den informazio guztia ere (sartzeko pistak), Mendi Zerbitzuko langileek jakin dezaten non dauden. Gutxienez hauek izanen ditu:
- Kokapen planoa.
- Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo eskala handiagokoa, lan berezietarako, hala nola, pistak irekitzeko. Maldarik gabeko topografia duten tokietan ez da sestra-kurbarik beharko.
- Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.
–Ingurumen ukipenen azterlana: gutxienez datu hauek jasoko ditu:
- Proiektatutako jarduketaren eragina izan dezaketen balio historiko-artistikoen, ekologikoen eta ingurumenekoen deskribapena eta ebaluazioa.
- Planak edo proiektuak aurreko puntuan aipatutako alderdi bakoitzean izan ditzakeen ukipenen deskribapena eta balorazioa.
- Hartu beharreko babes eta zuzenketa neurriak.
–Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa. Agiri hau proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta eduki hau izanen du:
- Memoria. Obren ezaugarrien deskribapena, egiteko epea, aurreikusitako langileak, behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza, aurreikusitako makineria eta bitarteko lagungarriak, arriskuen azterketa orokorra eta aurreneurriak.
- Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.
C.2.–Obra zuzendaritza.
Proiektua eskatzen den guztietan, eskatzaileak lanen zuzendaritza teknikoa izan beharko du, espedientean onartzen diren neurri/azpineurri guztientzat (08.05.01 eta 04.03.05). Zuzendaritza tekniko horrek honako betebehar hauek izanen ditu:
a) Obra zuzendariak, baita proiektu egileak ere, egungo legeriaren araberako arlo horretako unibertsitate-teknikari eskuduna beharko du izan.
b) Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.
c) Obra liburuak honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obrako aldaketaren akta, horrelakorik balitz, prezio kontrajarrien aktak, horrelakorik balitz, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.
d) Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea esleipen-hartzaile den kontratista bakoitzeko.
e) Mendi Zerbitzuak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.
f) Proiektuetan segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da, arlo horretako araudi aplikagarrian hala agintzen bada.
g) Ziurtapen motak hala eskatzen badu, obra zuzendaritzarekin batera plano bat erantsi beharko da, erreferentzia geografiko eta guzti, proiektuaren exekuzioa azaltzen duena.
h) Obrako zuzendariak ezin izanen ditu gauzatu obra zuzendaritzaren ziurtapen aktan berak ziurtatzen dituen lanak, izan ere, hala eginez gero, zalantzan jarriko lirateke obra horien exekuzio zuzena, kalitatea eta kontrola.
Mendi Zerbitzuak likidatutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %6koa izanen da diru-laguntza. Zenbateko hori ez da inola ere benetako kostua baino handiagoa izanen.
2.–Aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak: basoko azpiegiturak (04.03.05 eragiketa).
Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:
C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.
C modalitaterako 1. puntukoa aplikatuko da, basoko azpiegituretako ekintzei dagokienez eta proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukiari dagokionez.
D modalitatea: Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).
E modalitatea: Azpiegitura txikiak (08.05.01 eragiketa).
Oro har, diru-laguntza jaso dezakete, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik, honako ekintza hauek:
a) Kaxa irekitzea (barnean direla zelaitzea, konpaktazioa, irekitzea eta arekak profilatzea eta itzulia egiteko tokiak egitea).
b) Lur-berdinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).
c) Arekak egitea eta garbitzea.
d) Zeharkako drainatze erretenak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.
e) Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.
f) Zabor-legarrez zolatzea edo antzekoa.
g) Hormigoizko eta asfaltozko zoladurak egitea, aparteko kasuetan baizik ez, behar bezala arrazoituta, betiere azpiegituraren egonkortasunerako beharrezkoak direnean. Horregatik, kasu guztietan, tarte jakin batzuetan baizik ez dira erabiliko material horiek.
h) Mendiko aisiarako erabilerarekin lotutako azpiegitura txikiak.
Azaldutakoez bestelako obrek ez dute diru-laguntzarik jasoko, salbu horiek egitea presakoa eta beharrezkoa bada, eta horien helburuak lekurik baldin badu geroko epigrafeetan aurreikusitakoen artean.
Toki entitateen kasuan, ez da diru-laguntzarik emanen, edo, hala denean, eskatzen ahalko da itzul daitezela azpiegiturak egiteko edo mantentzeko jasotako diru-laguntzak, baldin horiei udal tasak jartzen bazaizkie eta, Mendi Zerbitzuaren ustez, baso kudeaketa zailtzen badute zerbitzua ematen duten lurraldean, 13/1990 Foru Legearen 6. artikuluko 6. puntuan ezarritakoarekin bat. Kasu horietan, eskaera egiteko unean toki entitateak komunikatu beharko du tasa horiek aplikatzen direla eta horiek inplementatzeko arrazoiak azaldu beharko ditu. Horretan toki entitatearekin desadostasunik izanez gero, eta ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, Mendi Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da. Irizpide hori behar bezala arrazoitu behar da, eta ukitutako toki entitateek alegazioak aurkezten ahal dituzte.
Basoko bideak eta azpiegitura txikiak egiteko eta hobetzeko arau teknikoak:
–Basoko bideak:
1. Basoko bide berriak egitea.
Ez da diru-laguntzarik emanen aldi baterako basoko bideetarako, egurra ateratzeko bidezidorretarako eta baso aprobetxamendua eta lanak egiteko beharrezkoak diren nahitaezko sarbideetarako, baldin lanak bukaturik ez badira nahitaez eta etengabe erabiltzen mendia behar bezala kudeatzeko. Halaber, ez da azpiegituretarako diru-laguntzarik emanen baldin horien helburu nagusia bada baserri, etxebizitza, nabe eta abeltzaintzako azpiegiturei sarbidea ematea.
Basoko bideetarako (nagusiak eta bigarren mailakoak) eta kargaleku iraunkorretarako bakarrik emanen dira diru-laguntzak. Kargaleku iraunkortzat joko da baso aprobetxamenduen ondorioz moztutako zuhaitz edo enborren multzoa biltzen den tokia. Bertan produktu horiek sailkatu edo metatzen dira gero industriara edo beste destino batera eramateko.
Basoko bideen kasuan, helburu nagusiak izanen dira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Ez dute diru-laguntzarik jasoko beste azpiegitura batzuk, baldin helburu nagusia ez bada aurrekoetako bat bederen.
Lehenbiziko kasurako, justifikatu beharko da lehenbiziko bost urtean ateratzea espero den zur edo egur bolumena, baita produktu horien balioa ere, kontuan harturik laguntza eskatzen den urteko merkatuko prezioak.
Bigarren kasurako, teknikoki justifikatu beharko da azpiegituraren helburu nagusia dela basoko suteei aurrea hartzea edo horiek itzaltzea. Azpiegiturarako, kontuan hartu beharko da segurtasunerako zer ezaugarri berariazko izan behar diren, basoko suteak itzali behar direnean.
Hirugarren kasurako, teknikoki justifikatuko da obra egiteko beharra, abeltzaintza estentsiboa zuzen kudeatzeko, eta larratzeko eremuak eta dauden Azienda Larriko Unitateak identifikatuko dira, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio tekniko ere emanen da.
2. Azpiegitura txikiak eraikitzea.
Diru-laguntza jaso dezakete azpiegitura txikiek (esaterako, zurezko atakek) edo mendiaren aisiarako erabilerari lotutako bestelako batzuek (esaterako, altzariak, barandak edo bestelako babes sistemak), informazio edo interpretazio panelak edo seinaleztapen elementuak kenduta, betiere azpiegitura horiek, osoki baso-lurretan egonik, erabilera horien erregulazioa hobetzen badute. Erabiliko den gai nagusia zura izanen da, jatorri jasangarria duena, eta horretarako behar den baso ziurtagiria izanen du: PEFC, FSC® edo jatorri hori bermatzen duen beste edozein.
Eskatzaileak nahitaez mantenduko ditu azpiegiturak, eta geroko kanpainetan gastu horrek diru-laguntza jaso dezake.
–Basoko bideak hobetzea:
Basoko bide nagusi eta bigarren mailakoen eta kargaleku iraunkorren mantentzeetarako diru-laguntza emanen da soilik baldin helburu nagusiak badira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Ez da diru-laguntzarik emanen bestelako azpiegiturak mantentzeko, baldin helburu nagusia aurrekoetako bat behintzat ez bada.
Diru-laguntza ematen ahal da basoko bide iraunkorretako bazterreko sasiak garbitzeko, baldin aurreko 3 urtean toki berean jardun ez bada. Printzipio hori aplikatuko zaie, oro har, bide horiek mantentzeko lanei, hala nola, arekak garbitzeari, non ez dauden bestela jokatzeko arrazoi teknikoak, esaterako ibaialdiek edo beste hondamendi natural batzuek sortutako kalteak.
–Mantentzeko konpromisoa:
Sustatzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako azpiegitura mantentzeko, edo hobekuntza lanak zer azpiegituratarako eskatu diren, hori mantentzeko, eskabidean adierazten den bezala.
Konpromiso hori nahitaez bete behar da, eta geroko kanpainetako laguntzak jaso daitezke horretarako.
Laguntza hauek jaso dituzten azpiegiturak Administrazioaren ikuskapenen mende egonen dira, eta erabakitzen bada azpiegitura ez dagoela egoerarik onenean hura egin zen erabilerarako, eskatzaileak laguntzak itzuli beharko ditu.
8. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
1. Basolanetarako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.
2. Laguntzen ahal den inbertsioaren gehieneko muga 200.000 (berrehun mila) eurokoa da eskaera bakoitzeko, eta gutxieneko muga, 5.000 (bost mila) eurokoa. Basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bestelako mantentze-lanak baizik hartzen ez dituzten eskaeren kasuan, aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo Nafarroako Gobernuak osotara egin baditu, ez da aplikatzekoa izanen gutxieneko muga.
Onartzen den kontrata bidezko exekuzio aurrekontua (hala laguntza ematean nola ordaintzean) Mendi Zerbitzuak baliozkotzen duena izanen da. Aipatutako Zerbitzuak Nafarroako Basolanen Prezioen Tarifak erabiliko ditu erreferentzia gisa, aurrekontu hori baliozkotzeko. Aurkeztutako memorian edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta Mendi Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen neurritasuna aplikatuz.
Tarifak ikusteko esteka:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/F8D69F46-A996-4090-8C10-8AD400A48F6C/308598/TFNA2015_ver109.pdf
3. Modalitate bakoitzerako laguntza kalkulatzeko, taula honetan adierazten diren portzentajeak aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZa kenduta. Onartzen den inbertsioaren zenbatekoa, BEZa kenduta, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bestetik, instrukzio organoak onartzen duena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.
Onartzen den zenbateko hori (hala laguntza ematean nola ordaintzean) espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko da (ikus oinarri honen 2. puntua). Bestela, laguntza eskaera ukatuko da.
MODALITATEA | MENDI KATALOGATUAK (KBEak EDO BILak) (diruz lagunduko den %) | KATALOGATURIK EZ DAUDEN MENDIAK (KBEak edo BILak ere ez direnak) (diruz lagunduko den %) | |
A.1 | Basoberritzeak (1) | ||
Makaldiak | %50 | %50 | |
Basoberritzeak epe ertaineko espezieekin | %60 | %60 | |
Basoberritzeak epe luzeko espezieekin | %60 | %60 | |
Mozketa-epe erdiko espezieen landaketak (lurra prestatzeko laguntza onartua 2015eko kanpainan) | %60 | %60 | |
Mozketa-epe luzeko espezieen landaketak (lurra prestatzeko laguntza onartua 2015eko kanpainan) | %60 | %60 | |
Itxitura babeslea | %60 | %60 | |
Hodi babeslea | %60 | %60 | |
Hondakinak ezabatzea: pilatzea edo/eta erre gabe ezabatzea. | %60 | %60 | |
Hondakinak erreta ezabatzea | %60 | %60 | |
Landaketak ilaran, eta heskaiak | %60 | %60 | |
Basoberritzeen mantentze-lanak | %60 | %60 | |
A.2 | Basolanak | ||
Bakantzeak, kimatzeak eta eitea emateko inausteak | %60 | %50 | |
Sasiak garbitzea eta beste lan batzuk, berezko birsortzeari laguntzeko. | %60 | %50 | |
Sasi-garbitzeak, abeltzaintzan erabiltzeko | %60 | %45 | |
KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzeko sasi-garbitzeak | %60 | - | |
Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak (2) | %55 | %45 | |
B | Biodibertsitatea | %80 | - |
C.1 | Dokumentazio teknikoa (*) | %100 | %100 |
C.2 | Obra zuzendaritza (*) | %100 | %100 |
D | Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta mantentzea (3) | %55 | %40 |
Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdi honetan) | %40 | %30 | |
E | Aisiarako azpiegitura txikiak | %40 | %30 |
(*) Diru-laguntzaren portzentajeak zazpigarren oinarrian (C modalitatea) ezarritakoak dira. | |||
4. Kasu hauetan, aurreko taulan adierazitako portzentajeak igoko dira (betiere, eskaeraren unean betetzen badira):
(1) A.1 modalitateko diru-laguntzaren gehieneko muga ehuneko hamabost puntu igoko da, ekintzak Fussarium circinatum-ak hartutako esparru batean egiten direnean.
(2) Itxiturak egiteko kasuetan, toki entitateak beren hermendien zonifikazio prozesuetan inplikaturik badaude, basoak antolatzeko proiektua onetsita dutelako, diru-laguntzaren gehieneko muga bost puntu igoko da.
(3) Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta hobetzeko ekintzetarako diru-laguntzaren gehieneko muga igo eginen da baldin kasu hauetakoren bat gertatzen bada eta eskaeran justifikatzen bada:
1.–Xedeko ekintzak 2016. urtetik eskaera aurkeztu bitarte azpiegituretan eragina izan duten hondamendi naturalen ondorio direnean: 5 puntu.
2.–Bi toki entitateri edo gehiagori ematen zaienean zerbitzua, eta horien arteko akordio idatzia dagoenean erabili ahal izateko: 5 puntu. Eskabidearekin batera akordio hori aurkezten ez bada, ez da baloratuko; gainera, konpondu ezin den dokumentaziotzat hartuko da.
3.–Baso aprobetxamenduen administrazio baldintzen agirietan toki entitateak atal bat sartzen duenean non baloratzen duen egurketariak bere esku izatea zaintza katea mendia ziurtaturik dagoen sisteman, eta hori frogatzeko idazkariaren edo tokiko agintari eskudunaren ziurtagiria aurkezten duenean: 2 puntu.
Akordio bat egin denean espediente administratibo berean batera saltzeko zurezko produktuak edo egurretarako direnak: 3 puntu. (Salmentan honako hauen aprobetxamendua sar daiteke: bi toki entitate edo gehiago, toki entitate bat edo gehiago eragile pribatuekin edo bi eragile pribatu edo gehiago). Egitate hori ziurtatzen duen toki entitateko idazkariaren edo agintari eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita eragile pribatuaren erantzukizuneko aitorpena ere.
5. “Mendi katalogatuak (KBEak EDO BILak)” izeneko zutabean ezarritako portzentajeak aplikatuko dira toki entitateak aurkeztutako jarduketa guztietarako, baldin toki entitatea Onura Publikoko Mendien titularra bada edo bere herrilur guztiak edo haien zati bat Kontserbazio Bereziko Eremu batean edo Batasunaren Intereseko Leku batean badaude. Baldintza hori betetzen ez duten gainerako eskaerei “Katalogaturik ez dauden mendiak (KBEak edo BILak ere ez direnak)” izeneko zutabeko portzentajeak aplikatuko zaizkie.
6. Eskaeretako informazioa atalka aurkeztuko da, ondoko taulan ageri bezala: modalitatea, ekintza eta azpiekintza. Taula honetan jasotzen ez diren ekintzak ez dira diru-laguntzen xede izanen:
MODALITATEA | UNITATEA | EKINTZA | AZPIEKINTZA |
A.1 | ha | BASOBERRITZEA | MAKALAK, MOTZONDOAK ATERATA |
MAKALAK, MOTZONDOAK ATERA GABE | |||
EPE LUZEKO ESPEZIEAK | |||
EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA | |||
EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK | |||
EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA | |||
m.l. | ITXITURA BABESLEA | BASOBERRITZE BERRIETAN JARTZEA | |
LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA | |||
Un. | HODI BABESLEA | BASOBERRITZE BERRIETAN JARTZEA | |
LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA | |||
ha | HONDAKINAK EZABATZEA | PILATZEA ETA/EDO EZABATZEA, ERRE GABE | |
ERRETA EZABATZEA | |||
m.l. | LANDAKETAK ILARAN, ETA HESKAIAK | ILARAKO LANDAKETA | |
HESKAIA LANDATZEA | |||
ha | BASOBERRITZEEN MANTENTZE-LANAK | UDAKO GARBIKETAK | |
HUTSARTEAK BETETZEA | |||
m.l. | ILARAKO LANDAKETEN ETA HESKAIEN MANTENTZE-LANAK | UDAKO GARBIKETAK | |
HUTSARTEAK BETETZEA | |||
A.2 | ha | BAKANTZEAK | BEREZKO ZUHAITZ-MASAK |
KONIFEROEN BASOBERRITZEAK | |||
Un. | HOSTOZABALAK INAUSTEA | EITEA EMATEKO INAUSKETAK | |
ALTUERAN INAUSTEA (gehienez 250 zuhaitz/ha) | |||
MAKALDIAK INAUSTEA | |||
Un. | KONIFEROAK INAUSTEA | 2,5 m ARTE INAUSTEA (gehienez 400 zuhaitz/ha) | |
2, 5 ETA 5 m BITARTE INAUSTEA (gehienez 250 zuhait/ha) | |||
ha | SASIAK GARBITZEA | BEREZKO BIRSORKUNTZARI LAGUNTZEA (beste lan batzuk) | |
ABELTZAINTZAKOAK | |||
KBE-ETAN AURREIKUSITAKO HABITATAK HOBETZEA | |||
A.2 | m.l. | BASOBERRITZEEI LOTURIK EZ DAUDEN ITXITURAK | BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-EZARTZEA |
LARRE NATURALA EZARTZEA | |||
BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-MANTENTZEA | |||
LARRE NATURALAK MANTENTZEA | |||
ITXITURA KENTZEA | |||
B | Un. | BIODIBERTSITATEA | ONETSITAKO KBE-AK KUDEATZEKO PLANEAN AURREIKUSITAKO BESTE EKINTZA BATZUK |
IBARBASOA LEHENGORATZEA | |||
C | Un. | DOKUMENTAZIO TEKNIKOA | |
OBRA ZUZENDARITZA | |||
D | km | KAXA IREKITZEA | |
ZOLADURA | |||
ZELAITZEA HOBETZEA | |||
AREKAK EGITEA | |||
AREKAK GARBITZEA | |||
SASIAK GARBITZEA BASOKO BIDEEN BAZTERRETAN | |||
Un. | HODIA (FABRIKA-HODIA BARNE) | ||
AREKA GAINEKO PASABIDEA | |||
AZALEKO DRAIN. ZEHARKAKOA | |||
HODIAK GARBITZEA | |||
ZUREZKO ATAKAK | |||
m² | KARGALEKUA ERAIKITZEA | ||
SAKANGUNEA | |||
ITZULIA EGITEKO TOKIA | |||
m³ | HARRI-LUBETA | ||
Un. | BESTELAKO EKINTZAK | DEIALDITIK SALBUETSITAKO EKINTZAK | |
E | Un. | AISIARAKO AZPIEGITURA TXIKIAK | INSTALAZIOA |
MANTENTZE-LANAK |
7. Laguntzaren intentsitatea eta diruz laguntzen ahal diren kostuak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Diruz laguntzen ahal diren kostuak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.
9. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak onetsitako hautapen irizpideen arabera, eskaerak lehenesteko hurrenkera eginen da balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuta:
08.05.01 azpi-neurriko ekintzan aplikatu beharreko irizpideak:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Toki entitatearen mugapean badira Onura Publikoko Mendiak | 15 |
2 | Toki entitatearen mugapean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak edo Batasunaren Intereseko Lekuak | 15 |
3 | Toki entitatearen mugapean badira antolamendu proiektua duten hermendiak, eta proiektu hori Mendi Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen da | 15 |
4 | Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1) | 20 |
5 | Toki entitatearen mugapean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak | 10 |
6 | Toki entitatearen mugapean, badira neurri bereziei loturiko hermendiak, Fussarium circinatum-a dagoelako | 10 |
7 | Toki entitateak diru-sarreren %30 edo gehiago inbertitu du bere mendietan, aurreko epigrafeetan adierazten den bezala (2) | 5 |
(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 20 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. (2) Epigrafe hau baloratuko da baldin eta eskaera aurkezteko unean toki entitateko idazkariak edo eskumena duen toki agintariak alderdi hori ziurtatzen badu. | ||
Diru-laguntzen balorazio batzordeak irizpide hori baloratuko du baremo baten bidez.
a) %30 eta 40 bitarte inbertitu duten toki entitateak: 3 puntu.
b) %40tik gora inbertitu duten toki entitateak: 5 puntu.
04.03.05 azpi-neurriko ekintzan aplikatu beharreko irizpideak:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Toki entitatearen mugapean badira Onura Publikoko Mendiak | 15 |
2 | Toki entitatearen mugapean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak edo Batasunaren Intereseko Lekuak | 15 |
3 | Toki entitatearen mugapean badira antolamendu proiektua duten hermendiak, eta proiektu hori Mendi Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen da | 15 |
4 | Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1) | 20 |
5 | Toki entitatearen mugapean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak | 10 |
6 | Toki entitatearen mugapean, badira neurri bereziei loturiko hermendiak, Fussarium circinatum-a dagoelako | 10 |
7 | 2016. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, ibaialdiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2) | 10 |
8 | Toki entitateak diru-sarreren %30, gutxienez ere, inbertitu du bere mendietan, aurreko epigrafeetan adierazten den bezala (3) | 5 |
(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 20 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. (2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mugitzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta toki entitateak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia. (3) Epigrafe hau baloratuko da baldin eta eskaera aurkezteko unean toki entitateko idazkariak edo eskumena duen toki agintariak alderdi hori ziurtatzen badu. | ||
Diru-laguntzen balorazio batzordeak irizpide hori baloratuko du baremo baten bidez.
a) %30 eta 40 bitarte inbertitu duten toki entitateak: 3 puntu.
b) %40tik gora inbertitu duten toki entitateak: 5 puntu.
10. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.
1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe.
2. Espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpi-neurriko ekintzei dagokienez, 1, 2, 3, 5, 6 eta 7 ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.01 azpi-neurriko ekintzei dagokienez, 1, 2, 3, 5, 6, 7 eta 8 ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.
3. Laguntza eskatua duten ekintzak gauzatzen ez diren kasuan, onuradunak hurrengo oinarri arautzailean aurreikusitako moduan haren berri emanik, laguntzak ematen dituzten ebazpenetan aldaketak egin ondoren askatzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontuko diru-izendapen eskasagatik laguntza ukatu zaien eskatzaileei emateko. Horretarako, balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den lehentasun ordenari jarraituko zaio.
4. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 25 puntu lortzea, balorazio irizpideetan aurreikusitakoa aplikatuta, 08.05.01 azpi-neurriko ekintzen kasuan, eta gutxienez 30 puntu 04.03.05 azpi-neurriko ekintzen kasuan.
5. Oinarri honen 3. puntua aplikatzearen ondorioz, deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.
11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Inbertsioak egitea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran eskatutakoaren gainean, betiere Mendi Zerbitzuak onesten baditu eta Nafarroako Oihan Planarekin bateragarriak badira.
b) Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eustea, baita 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.
c) Inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
d) Laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.
e) Diru-laguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen lehen. Diru-laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren kontura edo Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentutik ematen direnekin.
f) Diru-laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea, eta, zehazki, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
g) Mendi Zerbitzuko langileei diru-laguntzen xedeko lurzatietan sartzen uztea, lanak gainbegiratzeko eta, hala bada, hurrengo 5 urtean inbertsioei eusteko konpromisoa bete ote den ikuskatzeko.
h) Laguntza jaso duten ekintzak burutu gabe uztearen berri ematea Mendi Zerbitzuari, laguntza eman dela jakinarazi eta bi hilabetean, gehienez ere; horrenbestez, laguntza ematen duen hasierako ebazpena aldatzeko eskatuko da.
i) Jasotzen diren funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa (BEZa kenduta) duten inbertsioen kasuan, onuradunak proiektuaren edo eragiketaren deskribapena egiten duen bereizgarri bat jarri beharko du, gutxienez haren %25 hartuko duena. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako orri honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: http://europa.eu/about-eu/basic-information/symbols/flag/index_es.htm. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.
k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
l) Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak Mendi Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, Zerbitzuak inbertsioei eusteko konpromisoari buruz behar diren neurriak har ditzan.
12. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Hauek izanen dira gerora bete beharreko konpromisoak: onuradunak bere gain hartzen dituenak, bost urtez haiei eusteko baldintzarekin, laguntza ematen duen ebazpenaren egunetik hasita.
2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea, eta ez aldatzea nabarmenki eragiketaren izaera, helburuak edo hura gauzatzeko baldintzak, hori guztia jatorrizko helburuak ez kaltetzeko.
13. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazio osagarria.
1. Eskaerak, eta horrek daraman ingurumen baimenaren eskaera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta departamentu horren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruñea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Telematika bidez ere aurkez daitezke, SAGNA aplikazio informatikoaren bidez edo Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.
Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroetan eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoan (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.
2. Eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, eragiketa honek eragin pizgarria izan nahi duelako, Zuzentarauen I) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan erabakitakoarekin bat, salbu eta seigarren oinarriaren a) atalean aurreikusitakoari lotutako kostu orokorrak, konparazio batera, arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak, ingurumen eta ekonomia aldetiko jasangarritasunaren gaineko aholkularien zerbitzu-sariak, bideragarritasun azterlanak barne; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, nahiz eta, azterlan horien emaitzen ondorioak ikusita, ez egin a) letran adierazitako inolako gasturik.
3. Eskabidearekin batera II. eranskinean (“Laguntza-eskabideari gehitu beharreko inprimakiak”) zehazten diren agiriak aurkeztuko dira:
1.–Eskabide ofiziala, betea, zigilatua eta sinatua.
2.–IFK/IFZren fotokopia. beharrezkoa izanen da soilik eskatzailea erregistraturik agertzen ez denean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kudeaketa-aplikazioan.
3.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori web helbide honetan eskura daiteke:
https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm
4.–”Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakia. Proiektu edo memoria teknikoari erantsiko zaio, behar bezala betea, zigilatua eta sinatua. Inprimaki horren datuak eskatutako laguntzaren laburpena izanen dira eta beraz bat etorri beharko dute espedientean sartutako memoria edo proiektu teknikoan justifikatutakoekin. Argi gelditu beharko da jarduketarako lekuaren udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia.
5.–Onura publikoko mendien titular diren toki entitateentzat, erantzukizuneko aitorpena, inbertsioaren %20ari buruzkoa, 5. oinarriko 2. puntuko e) letran ezarrita dagoen bezala.
6.–Ebazpen honen “Balorazio irizpideak” izeneko puntuan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko behar eta eskatzen den dokumentazioa, jadanik Baso Administrazioak ez dauzkanak, eta, zehazki:
6.1.–Toki entitateko idazkariak edo, bestela, entitate horretako agintari eskudunak sinatutako erantzukizuneko aitorpena, non ziurtatzen den 2010-2014 aldian egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduen (BEZa barne) diru-sarreren %30 gutxienez hermendietan inbertitu dela. Egindako lanak eta 2010-2015 aldiko lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatuko dira bertan, eta, beraz, 2015eko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko.
6.2.–Zehaztu ea 2016. urtean (kanpaina honetako eskaera aurkeztu arte) izandako hondamendi naturalek hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen diren.
7.–Memoriaren edo proiektu teknikoaren kopia bat (kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 15.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, memoria teknikoa aurkeztu behar da, eta 15.000 eurotik gorako bada, proiektua aurkeztu beharko da, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz), aurreko paragrafoetan eskatutako berariazko planak barne, konparazio batera, azienda erabiltzeko plana edo makaldiak kudeatzeko plana. Aski izanen da PDF edo WORD formatuko artxibo bat, legeria indardunaren arabera arlo horretan eskumena duen unibertsitate-teknikari eskudun batek elektronikoki sinatua eta oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera egina. Artxiboetako bakar bat ere ez da zortzi megakoa baino handiagoa izanen. Planoak SHP formatuan erantsiko dira. Kartografia digitalak ETRS89 proiekzioan egon beharko du.
8.–Eskatzaileek nahi badute diru-laguntzen eskabideen tramitazioan beste batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute, eredu normalizatuaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera; fotokopia hori ez da beharrezkoa izanen ordezkariak aurreko 3 kanpainetakoren batean aurkeztu baldin badu, edo laguntza hauen kudeaketan departamentuari laguntzen dion kabineteko bateko teknikari bat baldin bada.
9.–Lurzatiaren titularraren baimen idatzia, baimena ematen duena bere jabetzako lurretan jarduketak egiteko. Toki entitateen eta partikularren artean titulartasunari buruz gatazka dagoen lurretarako ez da laguntzarik emanen.
10.–Eskaera batean ekintzen mantentze-lanak baizik ez bada sartzen, eta aurreko kanpainetan lan horietarako diru-laguntza eman bada, eskabidea eta eskatutako ekintzen inprimakia bakarrik aurkeztuko dira, honako hauek azalduz: jatorrizko espedientearen erreferentzia, egin nahi diren mantentze-lanen laburpen txiki bat edo, 15.000 euroko inbertsioa gainditzen bada, proiektu teknikoaren kopia bat.
11.–Basoko bideak eta azpiegitura txikiak eta kargaleku iraunkorrak egiteko eta hobetzeko ekintzetan aurreikusitako diru-laguntzaren gehieneko mugak gainditzea eskatzen bada, 8. oinarrian horretarako ezarritako erabaki eta ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dira.
4. Eskabidearekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.
5. Errekerimenduei elektronikoki erantzutea onartuko da, betiere erregistro elektronikoa erabiliz tramitatzen badira.
6. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.
14. oinarria.–Instrukzio organoa.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Oihanak Kudeatzeko Atalari dagokio; atal hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Mendi Zerbitzuari atxikita dago.
15. oinarria.–Balorazio batzordea.
1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako balorazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabeteko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.
2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: Mendi Zerbitzuko zuzendaria.
Lehen batzordekidea: Oihanak Kudeatzeko Ataleko burua.
Bigarren batzordekidea: Pirinioaldeko Bulegoko burua.
Hirugarren batzordekidea: Kantaurialdeko Bulegoko burua.
Laugarren batzordekidea: Erdialdeko eta Erriberako Bulegoko burua.
Idazkaria: Oihan Plangintzarako Bulegoko burua.
3. Batzordeko kide bakoitzak Mendi Zerbitzuko beste teknikari baten esku utzi dezake bere ordezkaritza.
4. Eskaerak aztertu eta balorazio irizpideak aplikatu ondoren, Mendi Zerbitzuko langileek aurreko landa-bisitak eta beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduketa eginen dituzte jarduketak egokiak ote diren erabakitzeko.
5. Aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Balorazio Batzordeak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik beharrezkoak ez diren ekintzetarako diru-laguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere.
16. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.
1. Mendi Zerbitzuak, egindako ebaluazioa eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari igorriko.
2. Txosten hori egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezteko unean dagoen informazioaren arabera.
4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
17. oinarria.–Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.
3. Ebazpenean, diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak. Orobat, “Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak” izeneko 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da. Horrela, onuradunen batek diru-laguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak, deialdi berri bat egin behar izan gabe, zilegi izanen du puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen eskatzaileari ematea, betiere onuradunaren ukoarekin batera kreditu aski liberatu baldin bada ukatutako eskaera bat bederen aintzat hartzeko.
Horren ondorioetarako, Mendi Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, komunikazioa jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epe luzaezinean adieraz dezaten diru-laguntza jasotzeko proposamena onartzen duten. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak emateko behar den ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, diru-laguntza kanpainaren prozesuko emaitzarekin batera.
4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.
5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada.
18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea:
–Eskaeretan funtsezko aldaketarik egitea ez da onartuko.
–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutako inbertsioaren helburuari eta izaerari kalte egiten ez dietenak.
19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.
1. 2016-2017 kanpainarako laguntza-eskaeren kasuan, inbertsioa bukatzeko eguna 2017ko urriaren 31 izanen da.
2. Laguntza jasotzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2017ko azaroaren 3a baino lehen:
a) Ordainketa eskatzeko inprimakia.
b) Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza-eskaeraren ondotik datatuak.
c) Fakturak banku transferentziaren bidez ordaindu izanaren frogagiriak. Bankuko karguak izanen dira, datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespen gisa, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 2.500 eurotik gorakoak ez badira. Gauzatan edo norberaren baliabideak erabiliz egindako ordainketak ez dira onartuko.
Fakturen ordainketen frogagirien bidez inbertsio osoa ordaindu dela frogatu beharko da.
d) Obra liburu osoa, ziurtapen guztiak jasoko dituena, obraren exekuzioan parte hartzen duen kontratista bakoitzeko ziurtapen bat, hain zuzen. Mendi Zerbitzuari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo zein den kasua, dagozkien aldaketei, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta haien gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza aurkeztutako frogagiriari lotua egonen da.
e) Lanak bukatutakoan aurkeztu beharreko inprimakia, obra zuzendariak behar bezala betea, toki entitatearen adostasuna duena (zigilatua eta sinatua), “Lanak bukatutakoan obra zuzendariak aurkeztu beharreko inprimakia” ereduari jarraikiz. Toki entitateak idazkaria badu, lanen gastuak eta ordainketak ziurtatzeko inprimakia aurkeztuko da, “Toki entitateko idazkariak lanen gastuak eta ordainketak ziurtatzeko inprimakia” ereduari jarraikiz, eta gastuen egiaztagirien (fakturen) eta ordainagirien (bankuko transferentzien) jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak erantsiko zaizkio. Toki entitateak idazkaria ez badu, “Toki entitateko idazkariak lanen gastuak eta ordainketak ziurtatzeko inprimakia” agiria ez da bete behar.
f) Obra zuzendaritzarik eskatzen ez bada, lanak bukatu izanaren jakinarazpena aurkeztuko du onuradunak, hari fakturak erantsita. Ordainketaren eta gastuaren frogagiriek memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei buruzkoak izan beharko dute.
g) Basoberritze lanak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpen bat erantsiko da, kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla frogatzeko, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; horrekin batera, ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiri bat aurkeztuko da, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.
h) Basoberritzearen mantentze-lanak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena, garbiketa egin den egunei buruzkoa.
i) Inausketa-lanetarako laguntza eskatzen denean, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena, zenbat zuhaitz inausi diren eta noiz ziurtatuko duena.
j) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, aholkularitza edo laguntza arloko enpresek emandako zerbitzuen kasuan, hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du onuradunak. Eskatzaileak erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, eta bertan ziurtatu, gastua diru muga horietatik gorakoa izanez gero, hiru enpresa gonbidatu dituela, betiere hori posible baldin bada; orobat, aukeratu den eskaintza hoberena dela abalatzen duen dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.
k) Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik gorakoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.
3. Aurreko dokumentazioa epean aurkeztu ezean, emandako diru-laguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, diru-laguntza galdutzat emanen da.
4. Salbuespen gisa eta arrazoiturik, eta lanak amaitzeko epea bukatu baino lehen, kanpaina batean baimendutako lanak egiteko luzapenak eskatzen ahalko dira. Mendi Zerbitzuak espres baimendu beharko ditu luzapen horiek ofizio bidez; horrela, lanak egiteko beste epe bat emanen da, hilabetekoa gehienez ere.
20. oinarria.–Laguntza ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.
1. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.
2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin edo memoria teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezkoak diren ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.
3. Laguntzak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.
4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren ordainketa eskatzeko unean dagoen informazioaren arabera.
Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira lanak egin diren tokietara eta onuradunentzako laguntzei buruzko dokumentazioa gordetzen den tokietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.
5. Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontua igotzea, salbu eta eskabidean egindako egitatezko akatsak zuzentzeko bada edo basogintza arloko Administrazioak eskatutako aldaketen ondorioz bada, eta betiere emandako laguntzaren guztirako zenbatekoa igotzen ez bada eta hauetako baten ondorio badira: akats tipografikoak, laguntza eman ondoren gertatu eta onartutako ekintzak ukitzen dituzten hondamendi naturalak, eta lanak hasi baino lehen zenbait unitateren neurria dimentsionatzeko ezintasun teknikoren bat duten obrak (adibidez: basoko bideak irekitzean ikusten ez ziren arrokak aurkitzea). Aldaketa horiek neurri bereko ekintzen barruak doitzen ahalko dira.
6. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan dago eskura (www.navarra.es). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.
7. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko egiaztagiriak erantsi beharko dira.
21. oinarria.–Murrizketak eta salbuesteak ordainketetan.
1. Inbertsioa 19. oinarriko 1. puntuan adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.
2. 11. oinarriaren b) letran bildutako konpromisoa azkeneko ordainketa baino lehen betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.
3. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua onetsitako inbertsioaren %70etik beherakoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean, betiere, Mendi Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.
4. Inbertsioa gauzatu ondoren, onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan adierazia), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.
5. Onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.
6. Aipatutako murrizketak eta salbuesteak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu dela, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:
a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.
b) Inbertsioa istripuz hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Mendi Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.
7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko aitorpen bat egin duela nahita, laguntzak bertan behera utziko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.
8. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak aldatu direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.
22. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.
1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.
2. Konpromiso horiek bete ezean jasotako laguntzaren portzentaje bat itzuli beharko da, baita legez ezarritako berandutze-interesak ordaindu ere. Halakoetan, mailaketa bat eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira:
–Basoberritzeak eta beste landaketa batzuk:
Laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hutsarteak antzematen badira, eta landaketen edo babes sistemen mantentze-lanak behar bezala ez egitearen ondorioa bada:
- Hutsarteak %10-%25 tartean badaude, landaketagatik (babes sistemei dagokiona barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.
- Hutsarteak %25etik gorakoak badira, landaketagatik (babes sistemei dagokiona barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Mantentze-lanak:
Basoberritze produktiboetarako ezinbestekoak diren mantentze-lanak (inausteak eta aratzeak) eta eskaeran aurkezten den mantentze-lanen planean deskribatutakoak egiten ez badira, ezinbesteko kasuetan izan ezik, egoera hori detektatu arte jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
Sasiak garbitzea: lurrazala hondatzea eta garbiketaren aurreko egoerara bueltatzea 5 urte baino gutxiagoko epean.
Garbitutako azalera laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hondatzen bada:
- Azalaren %10etik %25era hondatzen bada, jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.
- Azalaren %25etik gora hondatzen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
Basoko bideak: hobetutako azpiegituraren baldintzak andeatzea 5 urte baino lehenago (non ez dituen hondamendi natural larriren batek eragin), egindako obraren ezkutuko akatsak agertzen dituela.
- Jasotako laguntzaren %25 itzuliko da diruz lagundutako azpiegiturek funtzionaltasuna galtzen badute edo hondatzen badira, eta ibilgailuak hortik ibiltzen ahal badira.
- Jasotako laguntzaren %100 itzuliko da, zelaitzea hobetzeko edo basoko bide berriak egiteko direnean, eta ibilgailuak ezin badira hortik ibili.
Diruz lagundutako beste inbertsio batzuk: oro har, inbertsioak bilatzen zuen helburua 5 urte baino lehenago galtzea, horretarako justifikaziorik edo ezinbesteko arrazoirik izan gabe.
Hirugarren urtetik aurrera antzematen bada galera, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
4. Konpromiso horiek bete gabe utzi direla ez da ondorioztatuko baldin eta ezinbesteko arrazoi hauetako bat gertatzen bada:
a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.
b) Inbertsioa istripuz hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Mendi Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.
5. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.
23. oinarria.–Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.
Laguntza hauek metatzen ahalko dira:
1. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.
2. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak badituzte) eta estatuko beste laguntza batzuk, baldin eta diruz laguntzen ahal diren kostuak ezberdinak badira edo, diruz laguntzen ahal diren kostuak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.
3. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak baditu.
4. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek ere diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak ez baditu, betiere bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate-portzentajeak.
5. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala besterik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.
6. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako gutxieneko laguntzak, betiere bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.
24. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.
II. ERANSKINA
Eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen
oinarri arautzaileak 2016-2017 kanpainarako
1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.
Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan finkatu diren neurri batzuetarako laguntzak arautzea, hain zuzen, basoko azpiegituretan inbertsioak egiteko ematen direnak eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzekoak, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.c) artikuluaren esparruan (basoko azpiegiturak) eta 21.1.d) eta 25. artikuluen esparruan (basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzea). Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EB) 1698/2005 Erregelamendua.
Gainera, laguntza hauei Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko zaie, izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
2. oinarria.–Neurri hau aplikatzeko baldintza orokorrak.
1. Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren eragile pribatuek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta eragile pribatu horrek itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion errekuperazio-interesak.
2. Europar Batasunaren Zuzentarauen 35.15 puntuan dagoen definizioaren arabera krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso, izan ere, zuzentarau horiek dira nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei aplikatu behar zaizkienak 2014tik 2020ra bitarte (2014/C/204/01, hemendik aurrera Zuzentarauak).
3. oinarria.–Neurriaren helburua.
1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 EB Erregelamenduan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko Batzordearen 702/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztutakoarekin bat, neurri hauen azken helburua da baso eremuen garapenean inbertitzea eta basoen bideragarritasuna hobetzea, eta azpineurri honen helburua, bereziki, da, alde batetik, basoetako ekosistemen ingurumen balioen berreskurapenean inbertitzea, eta bestetik, aktibo fisikoetan inbertitzea, eta, zehatzago esanda, azpineurri honen helburua da inbertsioak egitea basoetako azpiegituretan, biak ala biak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.
2. Helburu estrategikotzat hartzen dira, izan ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren lehentasunak lortzen laguntzen dute zalantzarik gabe, eta lagungarriak dira, orobat, basogintzaren sektorean behar bezala prestatutako langileak sartzeko eta, bereziki, belaunaldi aldaketa egiteko. Gainera, teknologia berritzaileen ezarpena eta basoen kudeaketa jasangarria sustatzen dute.
4. oinarria.–Onuradunak.
Neurri hauen onuradun izan daiteke Nafarroan kokaturiko basoko lurretan ondorengo epigrafeetan zehaztuko diren lanak egiteko laguntza eskatzen duen edozein baso-jabe pribatu, pertsona fisikoa edo juridikoa izan, betiere ezarritako betebeharrak betetzen badituzte eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badute.
5. oinarria.–Eragile pribatu onuradunak onartuak izateko irizpideak.
1. Neurri hauen onuradun izan daiteke diruz lagungarriak diren ekintzen zerrendan agertzen den basolanen bat egiten duten eragile pribatuak, aurreko oinarrian ezarritakoa betez gero.
2. Aurreko puntuan adierazitako inbertsioek diru-laguntza jasotzeko, gainera, onartua izateko honako irizpide hauek bete beharko dira laguntza eskatzen den egunean:
a) Eskatzaileak bere eskaera zehaztu eta baloratzeko dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du.
b) Diruz laguntzen ahal diren jarduketak Nafarroako Oihan Planarekin bateragarriak izan beharko dira.
c) 50 hektareatik gorako azalera duten mendi partikularrek edo horien batasunek kudeaketa plan bat edo oihan plangintzako tresna baliokide bat izan beharko dute (eskualdeko plana). Mendi txikiagoen kasuan, eskualdeko planetako basogintzako kudeaketarako jarraibideak aplikatuko dira.
d) Ziurtagiria duten mendien titular diren eragile pribatuek, laguntzak hartu ahal izateko, konpromisoa hartuko dute ziurtagiri horri eusteko behar diren agiriak prestatuko dituztela Nafarroako Basoen Ziurtapenaren eskualdeko entitate eskatzaileak erabakitzen dituen epeetan eta moduan (laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko eskabide-orrian eta dokumentazioan zehaztua dagoen bezala).
e) Laguntza hauek hartu ahal izateko, mendi babesleen titular diren eragile pribatuek agiri bat aurkeztu beharko dute, non ziurtatzen den 2010-2014 aldian egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduetatik lortutako diru-sarreren %20 gutxienez (BEZa barne) bere mendietan inbertitu dela (larreen aprobetxamendutzat hartuko da larreetatik, mendi-larreetatik, belaietatik eta belardietatik ateratzen dena). Agiri horretan 2010-2015 aldian egindako lanak eta lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatuko dira. Beraz, 2015eko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko.
Ebazpen honen ondorioetarako, eta bakar-bakarrik mendi babesleen kasuan, diru-sarreratzat hartuko dira zur, egur eta larre aprobetxamenduei lotutakoak. Bestelako aprobetxamenduetatik (esaterako ehiza, turismo, harrobi edo haize-sorgailuetatik) sortzen diren diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, ez eta mendiko jarduketengatik jasotako diru-laguntzak ere.
Ebazpen honen ondorioetarako, eta mendi babesleentzat bakar-bakarrik, inbertsiotzat hartuko dira mendietan sortzen diren gastuak, onuradunak inbertsio horiek egiteagatik jasotzen duen diru-laguntza kenduta.
f) Jarduketek ingurumen baimena beharko dute, eta behar diren baimenak ere eduki beharko dituzte, jarduketa zein den.
g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.
h) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
6. oinarria.–Diruz laguntzen ahal diren kostuak.
1. Diruz laguntzen ahal diren kostuak dira 8. oinarrian jasotzen diren basolanak egitearekin zerikusia dutenak, betiere eranskin honen 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta arau teknikoak betetzen badira, honako hauek izan ezik:
–Norberaren bitartekoekin egin direla justifikatzen diren lanak, erabilitako materialen kostua izan ezik (kostu horrek diru-laguntza jaso dezake).
2. Kostuen moderazioa obra proiektuei eta memoriei aplikatuko zaie Nafarroako basolanen prezio ofizialen tarifak kontuan hartuta.
3. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.
7. oinarria.–Diru-laguntza jasotzeko modalitateak eta arau teknikoak.
Eskaeretan ondoko modalitateetako batean sartutako ekintzak jasoko dira, eta bakoitzarentzat finkatutako arau teknikoak bete beharko dira.
Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.
1.–Mendiaren kudeaketa jasangarrirako diru-laguntzak (08.05.01 eragiketa).
Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:
–A.1 modalitatea: Basoberritzeak.
–A.2 modalitatea: Basolanak.
–B modalitatea: biodibertsitatea.
–C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.
A.1 modalitatea. Basoberritzeak (08.05.01 eragiketa).
Oro har, diru-laguntza jaso dezakete, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik, honako ekintza hauek:
–Basoberritzearen ezarpena (lurra prestatzea eta landaketak egitea).
–Landatu edo ereitea.
–Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk instalatzea.
–Basoberritzea egin eta lehenbiziko bost urtean egin behar diren mantentze-lanak: hutsarteak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea.
Oinarri hauek araututako kanpainan basoberritze osoa egiten duten eskatzaileen kasuan, modalitate honetan eskatu beharko dituzte beharrezko ekintza guztiak.
Landatu edo erein aurreko lanak egiteaz gain besterik aurreikusi ez zuten espedienteen kasuan, horretarako laguntza onartu eta ordaindu bazitzaien 2016ko aurreko kanpainan, onuradunak laguntza eskatzen ahalko du landaketa edo ereintza lanak kanpaina honetan egiteko, baina ez zaio laguntzarik emanen aurreko lanak egiteko.
Nolanahi ere, onuraduna behartuta egonen da landaketa egitera; bestela, aldez aurreko lanengatik jasotako laguntzak itzuli beharko ditu.
Lan horietan honako arau tekniko hauek beteko dira:
Basoberritzeetarako arau teknikoak. (08.05.01 eragiketa).
1.–Espezie multzoak:
Deialdi honen ondorioetarako, espezie multzo hauek ezarri dira, beren epe teknologikoaren arabera:
–Mozketa-epe erdiko espezieak: 13 urtetik 70era bitarteko mozketa-epea duten espezieak dira, hala nola makala, pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, sekuoia, zedroa, basagereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, gurbeondoa, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.
–Mozketa-epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako mozketa-epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, erkametza eta ametza.
–Zuhaixka espezieak: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, miterra eta hostazuria, besteak beste.
Baldin basogintzako edo merkatuko helburuengatik basoberritzeko baso espezieen epe teknologikoak hemen ezarritakoak ez bezalakoak badira, eskatzaileak salbuespen hori justifikatu egin beharko du. Inola ere ez da onartuko ebazpen honetan ezarritakotik gorako epe teknologikorik.
Deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezie guztien zerrenda III. eranskinean (“Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezien zerrenda”) agertzen da. Zerrenda hori LGP 2014-2020 dokumentuan sartu zen, Europar Batasuneko agintaritzek proposaturik.
2.–Berariazko oharrak zenbait basoberritze motatarako.
Oro har, ez dute diru-laguntzarik jasoko honako hauek:
1. Pagoekin egindako basoberritzeak, honako kasu hauetan: espezie hori ugaritzeko landaketak, berezko birsortze eskasaren ondorioz, behin Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Planean aurreikusitako birsortzeko mozketak edo landaketak egin eta gero.
2. Hektarea batetik beherako basoberritzeak, herrilurretan eginak eta mendiko zuhaitzek inguratzen dituztela. Hau hala da baso sistemaren mosaiko egiturari eusteko, eta kontuan harturik etorkizunean kudeatzeko bideragarritasun eskasa izanen dela. Ohar honetatik kanpo gelditzen dira, ezaugarri horiek izanik ere, Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Plan batean aurreikusita dauden basoberritzeak.
3. Koniferoekin egindako basoberritzeak, lur horietan non Pinus, Picea edo Pseudotsuga generoko espezieen arraseko mozketak egin diren, negualdi bat bederen igaro gabe, bermatu dadin Hylobius abietisek ez diola basoberritze berriari eraginen. Proiektuan edo memorian, ekintza honetarako zehaztu beharko da mozketaren eta basoberritzearen artean iragandako denbora.
4. Pinus radiata espeziearekin egindako baso landaketak Nafarroan Fussarium circinatum gisa mugatutako eremuan. Egoera horri eutsiko zaio harik eta gai honetan araudia aldatzen den arte.
Nafarroan Fusarium circinatum-ek mugatutako eremuan, eta ikusirik zer emaitza lortu diren azken hamar urtean eta zer jokabide izan duten espezieek, eta maiatzaren 26ko 637/2006 Errege Dekretuaren (haren bidez ezartzen da lehen aipatutako patogenoa ezabatzeko eta kontrolatzeko programa nazionala) 6. artikuluko 4. puntuarekin bat –ezartzen baitu autonomia erkidegoek baimendu dezaketela espezie sentikorren ale jatorrizkoak eta klonak landatzea, baldin erresistenteak badira, esperimentatzeko– zilegi izanen da Pinus generoko basoberritzeetarako diru-laguntzak ematea, baldin Pinus radiata ez badira, baita Pseudotsuga spp-ko landaketak egiteko ere. Kasu horietan, ekintza honi dagokion deskripzio memoriak epigrafe bat izan beharko du, 3. puntuan landare eta hazietarako aurreikusitakoaz gain, non zehaztuko baita bermatuta dagoela erabiltzen den baso-materialaren jatorria ez dagoela patogenoak kutsaturik, eta, orobat, zehaztuko da aipatutako espezieak esperimentaziorako erabiltzen direla.
Errekekin muga egiten duten basoberritzeen kasuan, ekintzaren deskripzio memorian atal berariazko bat zehaztuko da, erreka bazterreko lehenbiziko bost metroan egin beharreko kudeaketari buruz, errekako ibarbasoa lehengoratzeko edo kontserbatzeko. Zerrenda horretan zerbait egitea teknikoki beharrezkoa baldin bada, hauxe egin liteke: aberasteko basoberritzeak egitea inguruneko berezko ur bazterreko baso espezieak erabiliz, eta, behar denean, bertako landaredia errespetatuz eta basoberritzearen beste eremuetaraino tarte egokia utziz.
5 metroko edo gehiagoko babes-zerrendaren azalera hori beste edozein basoberritzetarako laguntzen barrenean sartuko da.
–Makaldiak:
Diru-laguntza jaso ahal izateko, makaldien mozketa-epea 13 urtekoa edo luzeagoa izanen da, eta gainera haien produktuekin ezin da energia produzitu, eta zuhaitzak ezin dira oinberritu (basoberako tratamendua).
Makaldien kasuan, landaketarekin eta inausketarekin zuzenean erlazionatutako lanetarako bakarrik emanen da diru-laguntza. Ez da diru-laguntzarik emanen aratzeko, sasiak garbitzeko eta ureztatzeko.
3 hektareatik gorako makaldietan, plangintzako tresna batean sartuta ez badaude, laguntzaren eskaerarekin batera Kudeaketa Plan soil bat/Basolanen Plan bat aurkeztuko da, memoria tekniko edo proiektutzat hartuko dena. Obra unitateen araberako aurrekontu xehakatua izan beharko du eta Mendi Zerbitzuak onetsi beharko du. Basolanen Plana honako honetan ezarritakoarekin bat idatziko da: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5013/Planificacion-y-certificacion-de-terrenos-forestales-privados.
Nolanahi ere, eskatzaileak konpromisoa hartzen du Kudeaketa Plana gauzatzeko. Plan hori gauzatzen ez bada, hasierako basoberritzerako jasotako laguntzak itzuli eginen dira, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. Kapituluarekin bat, berandutza interesekin edo gabe, bidezkoa dena.
–Landaketak ilaran, eta heskaiak:
Ilaratan egindako landaketak, heskaiak ezartzea eta instalatu ondoko bost urteetan bi ekintza horiek mantentzeko behar diren lanak, diru-laguntza portzentaje berariazkoak dituztela, basoberritzetzat hartuko dira, eta, hortaz, exijentzia eta baldintza berberak izanen dituzte, eta behar diren ohar osagarriak.
1. Horretarako erabiliko diren espezieak bertako hostozabal autoktonoak izanen dira. Eremu mediterraneoan baimenduko da Pinus halepensisa, Cupressus sp.-a eta Juniperus sp.-a erabiltzea. Erabiliko diren zuhaitz espezieek oso heliofiloak beharko dute izan.
2. Ilarako landaketen kasuan, 5-10 metroko tartea izanen da zuhaitzen artean.
3. Heskaien kasuan, halakoak ezartzeko ekintzek diru-laguntza jasoko dute baldin lurzatien artean, ezpondetan eta landatu gabeko bazterretan egiten badira. Heskaiak 1,5 m zabal izanen dira gutxienez. Orobat, diru-laguntza jaso daiteke landatutako lurzatietan heskaiak jartzeko, betiere heskai-zerrenda baso lurzoru izatera igarotzen bada.
3.–Baso landareen eta hazien ezaugarriak.
Fussarium circinatum-ek mugatutako eremuan Pinus eta Pseudotsuga generoko basoberritzeei buruzko epigrafean aurreikusitakoaz gain, edozein landaketetarako landareek eta haziek behar den kalitate-baldintzak beteko dituzte, hau da, indarreko araudian ezarritakoaren araberako kalitate komertzial osoa izanen dute. Aurkeztutako proiektu eta memoria teknikoetara egokituko dira, eta horietan zehaztuko da zein diren erabiliko diren landareen gutxieneko adina eta tamaina, baita hazien jatorria ere, erein behar denean.
Landaketaren edo ereintzaren ziurtagirian, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpen bat erantsiko da, frogatzeko kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; aitorpen horri ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria erantsiko zaio, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.
4.–Hondakinak ezabatzea.
Birsortzeko mozketa baten ondoren adaburuak moztea, hobetzeko mozketa edo birsortzeko mozketa baten ondoren produktuak ateratzea edo hondakinak ezabatzea bezalako jarduketak baso aprobetxamenduak berezkoak dituela jotzen da, eta, hortaz, baso aprobetxamenduko baldintza tekniko edo administratiboen baldintzen agiriak hala ezartzen duenean, nahitaez egin beharrekoak izanen dira, eta ez ekintza horiek ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso.
Horregatik, eta ebazpen honen ondorioetarako, hondakinak ezabatzeko jarduketatzat hartuko dira arraseko mozketen hondarrak desagerrarazteko jarduketak, baldin horrek lurra prestatzeko eta landatzeko edo berezko birsortze lanak baldintzatzen baditu. Horrenbestez, etorkizuneko basoberritze edo berezko birsortze bat egiteko lurraren prestaketaren zatitzat hartzen dira, eta, beraz, diru-laguntza jaso ahal izateko, basoberritzerako edo berezko birsortzerako nahitaezko ekintza gisa sartuko dira.
5.–Basoberritzeen babesa.
Itxituren edo/eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritzearen edo hutsarteak betetzearen kostuaren barrenean, hau da, bereizirik aurkeztu behar da kontzeptu hori.
Itxituretan, itxitura horrek bide bat mozten duenean, jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira, nahitaez, eta gainera jendearendako pasabide bat itxituraren 250 metro lineal bakoitzeko gutxi gorabehera, behar bezala arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.
Ungulatuen kontrako itxiturek diru-laguntza jasoko dute baldin behar bezala justifikaturik badaude ikuspuntu teknikotik, eta beharra eta diseinua frogatzen badira. Itxitura horiek diru-laguntza jasotzen badute, ez da diru-laguntzarik jasoko etorkizunean basoberritze horietan ungulatuen kalteen ondoriozko hutsarteak betetzeko.
6.–Basoberritzeen mantentze-lanak.
Ebazpen honen ondorioetarako, landare lehiatzaileak kontrolatzea eta hutsarteak betetzea hartzen dira basoberritzeen mantentze lantzat.
Oro har:
1. Ez da mantentze-lanetarako diru-laguntzarik emanen behin landaketatik bost urte igaro direnean, salbu justifikatutako salbuespen kasuetan, Mendi Zerbitzuak baimendurik.
2. Urteko, garbiketa bakarrerako diru-laguntza emanen da. Lan horiek maiatzaren 1etik abuztuaren 15era bitarte eginen dira. Lanen azkeneko ziurtapenaren unean obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena aurkeztuko da, garbiketa noiz egin den ziurtatzen duena.
3. Ez da hutsarteak betetzeko diru-laguntzarik emanen baldin horretarako erabilitako landareak landare guztien %10era iristen ez badira.
4. Portzentaje hori gainditzen denean, hutsarteak betetzeko diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik emanen da: hutsarteak gertatu direnean mendiko (ez mintegi bateko) izurrite edo eritasun baten ondorioz, edo klimari lotutako muturreko arrazoiengatik gertatu direnean. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.
Basoberritze berrietan (ilaratan egindako landaketak eta heskaiak barne).
Eskaera aurkezteko unean, eskatzaileak, laguntza kobratzeko, nahitaez aurkeztu beharko du memorian edo proiektuan sartutako mantentze-lanen plan bat. Hartan, lehenbiziko 5 urtean aurreikusten diren esku-hartzeen programa baloratu bat (lanen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua) zehaztuko da, Mendi Zerbitzuak onetsi beharko duena. Onuradunak konpromisoa hartzen du mantentze-lanen plan hori gauzatzeko eskabidean ezarrita dagoenari jarraikiz.
Epe horretan, mantentze-lanen plana nahitaez bete beharko da, denborari eta moduari dagokienez, etorkizunean plana gauzatzeko laguntzak jaso ala ez. Plan horretako ekintzak diruz lagungarriak izan daitezke kasuan kasuko diru-laguntza kanpainen bidez. Plana aldatu behar bada, horri buruzko eskaera aurkeztuko zaio Mendi Zerbitzuari, berariaz baimendu beharko baita.
Basoberritzeari itxitura jartzen bazaio, edo hodi babesleak erabiltzen badira, horiek kentzeko, nahitaezkoa baita, diru-laguntza ematen ahal da. Mantentze-lanen planean zehaztu behar da noiz kendu asmo diren, lehenbiziko bost urteak eta gero kendu behar badira ere.
–Lehenagoko basoberritzeetan:
Itxiturak eta hodi babesleak kentzeko emanen dira diru-laguntzak.
Aurreko kanpainetan mantentze-lanen planik aurkeztu bada, horri buruzko aipamena eginen da. Mantentze-lanen plan horretarako eskatutako ekintzetan aldaketarik izan bada, justifikatu eginen dira. Aurreko mantentze-lanen planik ez badago, plan bat aurkeztu beharko da, basoberritze berrietarako ezarritako ezaugarri, baldintza eta betebehar berberak dituena.
A.2 modalitatea. Basolanak (08.05.01 eragiketa)
Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:
1. Bakantze lanak.
2. Sasiaj garbitzea.
3. Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.
4. Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.
Basolanetarako arau teknikoak.
1.–Bakantzeak.
Honetarako ez da diru-laguntzarik emanen:
–Eskatzaileari diruzko edo gauzazko sarrerak ekartzen dizkioten bakantzeak.
–Auzotarrentzako egur epaitzen aprobetxamenduei lotutako basolanak.
Diru-laguntzak edozein espezietako berezko zuhaiztietako eta koniferoen basoberritzeetako bakantzeetarako bakarrik emanen dira, eta behin bakarrik.
Memorio teknikoan edo proiektuan, basogintzako jarduketaren ezaugarriak zehaztuko dira, proposamena baloratzeko balio dutenak, eta, koniferoen basoberritzeen kasuan, zuhaiztien batez besteko diametroa adierazi beharko da. Parametro hori 12 cm-tik gorakoa bada, ez da diru-laguntzarik emanen.
Lanen azkeneko ziurtapenean, toki entitateko idazkariak edo, bestela, entitate horretako agintari eskudunak sinatutako agiria aurkeztuko da, ziurtatzen duena ez dela inolako diru-sarrerarik aterako. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko.
2.–Sasiak garbitzea.
Sasiak garbitzeko diru-laguntzak emanen dira baldin honako helburu hauetakoren baterako bada:
1. Mozketen ondoren berezko birsortzea errazteko diren sasi-garbiketak. Horien beharra justifikatuko da. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Mendi Zerbitzuaren artean, Mendi Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.
2. Abeltzaintzan erabiltzeari begira egiten diren sasi-garbitzeak, larre naturalak mantentzeko. Leku bererako behin bakarrik emanen da sasiak garbitzeko diru-laguntza, baldin:
a) Aurkezten den proiektuan edo memorian garbiketa lan horiek egitea beharrezkoa dela justifikatu beharko da, zehatz-mehatz adierazita ukitutako eremua, abeltzaintzako karga eta zein hilabetetan egoten den azienda bertan, hori guztia bermatzeko garbitutako eremua abeltzaintzarako mantentzen dela.
Informazio hori ezinbestekoa da Europar Batasuneko indarreko araudiaren arabera egiten diren ikuskapenak programatu ahal izateko.
b) Eskatzaileak konpromisoa hartzen du eremu hori abeltzaintzarako erabiltzen segitzeko.
c) Salbuespenez, beste sasi-garbitze bat egiteko diru-laguntza ematen ahal da, betiere mantentzeko konpromisoa edo erabiltzeko plana betez gero, halakorik bada.
3. Habitatak hobetzeko diren sasi-garbitzeak, Kontserbazio Bereziko Eremu baten Kudeaketa Planean aurreikusitakoak. Kasu hauetan, aurkeztutako memoriak edo proiektuak espresuki adieraziko du zer habitat motatan egin behar den sasi-garbitzea.
3.–Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.
Halakoak ezartzeko eta mantentzeko diru-laguntzak honako kasu hauetan emanen dira bakarrik:
1. Mozketa baten xede den zuhaizti baten berezko birsortzea babestera bideratutakoak.
2. Larre naturaletan, bakar-bakarrik, aurreko atalean abeltzaintzarako zehaztutako sasi-garbitzeetarako esleipen baldintza berberetan, eta, betiere, itxi beharreko eremua 20 hektareatik gorakoa bada.
3. Baso plangintzarako tresna batean aurreikusitakoak, hermendiko erabileren zonifikazioa ezartzera bideratuak.
Orobat, diru-laguntza jaso dezakete birsortzeak babesteko ezarritako itxiturak kentzeak, larreetan, edo basoak antolatzeko proiektuetan aurreikusitako jarduketak betetzeko egiten denean.
4.–Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.
Kimatzeek eta eitea emateko inausteek diru-laguntza jaso dezakete, bakar-bakarrik, baldin basoberritzeetan egiten badira eta helburu nagusia kalitatezko zura ekoiztea bada. Basoberritzearen ondoko lehenbiziko hamar urtean, bi jarduketetarako diru-laguntza emanen da bakarrik, makaldietan egiten direnak izan ezik (gero zehazten dira).
Inausketa-lanek diru-laguntza jaso dezakete, bakar-bakarrik, basoberritze horietan non mantentze-lanak bat etorri diren lehen aipatutako helburuarekin. Nahitaezkoa izanen da eskabidean hauek zehaztea: zuhaiztiaren adina edo adin mota, inausi beharreko zuhaitzen batez besteko diametroa, eta inausiko diren espezieak.
Koniferoak inaustea:
1. Lehenbiziko inausketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 400 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
2. Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
Hostozabalak inaustea:
–Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.
Makaldietako inausketen kasuan, diru-laguntza jaso ahal izateko, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, erakusteko ezen inausketa beharrezkoa dela azken produktua, egungo merkatuaren arabera, kalitatezkoa izan dadin.
Nafarroa osoan ez zaie diru-laguntzarik emanen Pinus radiatako basoberritzeetan egindako inausketei.
B modalitatea. Biodibertsitatea. (08.05.01 eragiketa)
Diruz lagundu daitezke, bakar-bakarrik, beste edozein modalitatetan sarturik ez dauden ekintzak, zeinak, helburu nagusia izanik basoko espezieen habitatak kontserbatzea, Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Plan onetsi batean aurreikusirik dauden. Ibarbasoak lehengoratzeko lanei dagokienez, landaketarekin zerikusia duten lanei aplikatuko zaizkien arau teknikoak ur ibilguekin muga egiten duten landaketen lehenbiziko bost metroko tartean aplikatzen diren berberak izanen dira, barnean dela mantentze-lanen plana aurkeztu eta gauzatu beharra.
C modalitatea.–Baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza (08.05.01 eragiketa)
C.1.–Dokumentazio teknikoa egitea.
1. Mendi Zerbitzuak onartzen duen kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren %5 adinakoa izanen da diru-laguntza (aurrekontuaren barnean sar daitezke Administrazioak likidatzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak, baina BEZa kenduta). Dena den, diru-laguntzak ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala. Dokumentazio teknikoa agiri bakarra izanen da. Hamahirugarren oinarrian zehazten den gutxieneko edukia izanen du, eta espedientean eskatzen diren neurri/azpineurri guztiak jasoko ditu.
2. Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.
3. Laguntza-eskaera onartzeko modukoa izateko, proiektuek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 eurotik gorako aurrekontua duten eskaeretan) eta memoria teknikoek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten eskaeretan) honako eduki hau jaso beharko dute:
Proiektuek atal hauek izanen dituzte gutxienez: memoria, aurrekontua, baldintza-agiriak, Ingurumen ukipenen azterlana edo Ingurumen eraginaren azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean), 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak eta segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa, indarreko araudiarekin bat.
Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu beharko ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean) eta 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak.
Jarduketaren batek KBEetan edo BILetan sartutako lurrak ukitzen dituenean, proiektuak edo memoriak beti jasoko du leku horretako kontserbazio balioei egindako ukipenen ebaluazioa.
–Memoria: laguntza zein jarduketatarako eskatzen den, haiek deskribatu beharko ditu, baita jarduketaren aurrekariak eta helburuak ere. Helburuak guztiz garrantzitsuak dira. Helburu horiek behar bezala justifikatzen ez badira, gerta liteke proposatutako ekintzak diru-laguntzarik gabe gelditzea.
Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira. Jarduketak katastroko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, memorian zehaztu beharko dira lurzati horietako bakoitzeko jarduketa-unitate fisikoak. Bat etorriko da guztiz “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin.
Deialdi honetako ekintza bakoitzean zehaztutako informazio guztia sartu beharko da: jarduketak ukitutako espeziea(k), landaketa urtea basoberritze berrietako mantentze-lanetarako, mantentze-lanetarako plan bakuna (aurreko oinarrietan zehaztutako ezaugarriekin), inauste eta kimatze lanetarako behar diren datuak, eta abar.
–Baldintza-agiria: proiektuetan baizik ez da eskatuko. Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak.
–Aurrekontua: guztiz bat etorriko da “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin, eta dokumentu hauek osatuko dute, gutxienez:
- Neurketen taula.
- Prezioen taula: eskulanaren prezioak eta makineriarena zehazteko behar direnak, bai eta obra unitateko behar diren prezioak ere.
- Prezio osagarrien taula.
- Aurrekontu osoa.
–Planoak: laguntza zer jarduketatarako eskatu den, horren erreferentzia geografiko guztiak eman beharko dira, onartzen diren aldaketak barne (horrelakorik badago), baita eremu horietara sartzeko behar den informazio guztia ere (sartzeko pistak), Mendi Zerbitzuko langileek jakin dezaten non dauden. Gutxienez hauek izanen ditu:
- Kokapen planoa.
- Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo eskala handiagokoa, lan berezietarako, hala nola, pistak irekitzeko. Maldarik gabeko topografia duten tokietan ez da sestra-kurbarik beharko.
- Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.
–Ingurumen ukipenen azterlana: gutxienez datu hauek jasoko ditu:
- Proiektatutako jarduketaren eragina izan dezaketen balio historiko-artistikoen, ekologikoen eta ingurumenekoen deskribapena eta ebaluazioa.
- Aurreko puntuan aipatutako alderdi bakoitzean planak edo proiektuak izan ditzakeen ukipenen deskribapena eta balorazioa.
- Hartu beharreko babes eta zuzenketa neurriak.
–Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa. Agiri hau proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta eduki hau izanen du:
- Memoria. Obren ezaugarrien deskribapena, egiteko epea, aurreikusitako langileak, behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza, aurreikusitako makineria eta laguntzarako bitartekoak, arriskuen azterketa orokorra eta prebentzio neurriak.
- Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.
C.2.–Obra zuzendaritza.
Proiektua eskatzen den guztietan, eskatzaileak lanen zuzendaritza teknikoa izan beharko du, espedientean onartzen diren neurri/azpineurri guztientzat (08.05.01 eta 04.03.05). Zuzendaritza teknikoak baldintza hauek bete beharko ditu:
–Obra zuzendaria, baita proiektuaren egilea ere, arlo horretako unibertsitate-teknikari eskudunak izanen dira, egungo legeriaren arabera.
–Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.
Obra liburuak honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obra aldaketen aktak, horrelakorik badago, prezio kontrajarrien aktak, horrelakorik badago, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.
–Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea esleipen-hartzaile den kontratista bakoitzeko.
–Mendi Zerbitzuak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.
–Proiektuetan segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da, arlo horretako araudi aplikagarrian hala ezartzen bada.
g) Ziurtapen motak hala eskatzen badu, obra zuzendaritzarekin batera plano bat erantsi beharko da, erreferentzia geografiko eta guzti, proiektuaren exekuzioa azaltzen duena.
–Obrako zuzendariak ezin izanen ditu gauzatu obra zuzendaritzaren ziurtapen aktan berak ziurtatzen dituen lanak, izan ere, hala eginez gero, zalantzan jarriko lirateke obra horien exekuzio zuzena, kalitatea eta kontrola.
Mendi Zerbitzuak likidatzen duen kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %6koa izanen da diru-laguntza (horren barne da Administrazioak likidatzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak, baina BEZa kenduta). Zenbateko hori ez da inola ere benetako kostua baino handiagoa izanen.
2.–Aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak: basoko azpiegiturak (04.03.05 eragiketa).
Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:
C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.
C modalitaterako 1. puntukoa aplikatuko da, basoko azpiegituretako ekintzei dagokienez eta proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukiari dagokionez.
D modalitatea: Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).
E modalitatea: Azpiegitura txikiak (08.05.01 eragiketa).
Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:
a) Kaxa irekitzea (barnean direla zelaitzea, konpaktazioa, irekitzea eta arekak profilatzea eta itzulia egiteko tokiak egitea).
b) Lur-berdinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).
c) Arekak egitea eta garbitzea.
d) Zeharkako drainatze erretenak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.
e) Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.
f) Zabor-legarrekin edo antzekoekin zolatzea.
g) Hormigoizko eta asfaltozko zoladurak egitea, aparteko kasuetan baizik ez, behar bezala arrazoituta, betiere azpiegituraren egonkortasunerako beharrezkoak direnean. Horregatik, kasu guztietan, tarte jakin batzuetan baizik ez dira erabiliko material horiek.
h) Mendiaren aisialdirako erabilerarekin lotutako azpiegitura txikiak.
Azaldutakoez bestelako obrek ez dute diru-laguntzarik jasoko, salbu horiek egitea presakoa eta beharrezkoa bada, eta horien helburuak lekurik baldin badu geroko epigrafeetan aurreikusitakoen artean.
Toki entitateen kasuan, ez da diru-laguntzarik emanen, edo, hala denean, eskatzen ahalko da itzul daitezela azpiegiturak egiteko edo mantentzeko jasotako diru-laguntzak, baldin horiei udal tasak jartzen bazaizkie eta, Mendi Zerbitzuaren ustez, baso kudeaketa zailtzen badute zerbitzua ematen duten lurraldean, 13/1990 Foru Legearen 6. artikuluko 6. puntuan ezarritakoarekin bat. Kasu horietan, eskaera egiteko unean toki entitateak komunikatu beharko du tasa horiek aplikatzen direla eta horiek inplementatzeko arrazoiak azaldu beharko ditu. Horretan toki entitatearekin desadostasunik izanez gero, eta ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, Mendi Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da. Irizpide hori behar bezala arrazoitu behar da, eta ukitutako toki entitateek alegazioak aurkezten ahal dituzte.
Basoko bideak eta azpiegitura txikiak egiteko eta hobetzeko arau teknikoak.
Basoko bideak:
1. Basoko bide berriak egitea.
Ez da diru-laguntzarik emanen aldi baterako basoko bideetarako, egurra ateratzeko bidezidorretarako eta baso aprobetxamendua eta lanak egiteko beharrezkoak diren nahitaezko sarbideetarako, baldin lanak bukaturik ez badira nahitaez eta etengabe erabiltzen mendia behar bezala kudeatzeko. Halaber, ez da azpiegituretarako diru-laguntzarik emanen baldin horien helburu nagusia bada baserri, etxebizitza, nabe eta abeltzaintzako azpiegiturei sarbidea ematea.
Basoko bideetarako (nagusiak eta bigarren mailakoak) eta kargaleku iraunkorretarako bakarrik emanen dira diru-laguntzak. Kargaleku iraunkortzat joko da baso aprobetxamenduen ondorioz moztutako zuhaitz edo enborren multzoa biltzen den tokia. Bertan produktu horiek sailkatu edo metatzen dira gero industriara edo beste destino batera eramateko.
Basoko bideen kasuan, bide berrien helburu nagusiak izanen dira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuek ez dute diru-laguntzarik jasoko, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.
Lehenbiziko kasurako, justifikatu beharko da lehenbiziko bost urtean atera asmo den zur edo egur bolumena, baita produktu horien balioa ere, kontuan harturik laguntza eskatzen den urteko merkatuko prezioak.
Bigarren kasurako, teknikoki justifikatu beharko da azpiegituraren helburu nagusia dela basoko suteei aurrea hartzea edo horiek itzaltzea. Azpiegitura egitean, kontuan hartu beharko da segurtasunerako zer ezaugarri berariazko izan behar dituen basoko suteen itzaltze-lanei loturiko erabilera emateko.
Hirugarren kasurako, teknikoki justifikatuko da obra egiteko beharra, abeltzaintza estentsiboa zuzen kudeatzeko, eta larratzeko eremuak eta dauden Azienda Larriko Unitateak identifikatuko dira, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio tekniko ere emanen da.
2. Azpiegitura txikiak eraikitzea.
Diru-laguntza jaso dezakete azpiegitura txikiek (esaterako, zurezko atakek) edo mendiaren aisiarako erabilerari lotutako bestelako batzuek (esaterako, altzariak, barandak edo bestelako babes sistemak), informazio edo interpretazio panelak edo seinaleztapen elementuak kenduta, betiere azpiegitura horiek, osoki baso-lurretan egonik, erabilera horien erregulazioa hobetzen badute. Erabiliko den gai nagusia zura izanen da, jatorri jasangarria duena, eta horretarako behar den baso ziurtagiria izanen du: PEFC, FSC® edo jatorri hori bermatzen duen beste edozein.
Eskatzaileak azpiegitura horien mantentze-lanak egin beharko ditu nahitaez, eta gastu horrek diru-laguntza jaso dezake geroko kanpainetan.
–Basoko bideak hobetzea:
Basoko bide nagusi eta bigarren mailakoen eta kargaleku iraunkorren mantentze-lanetarako diru-laguntza emanen da soilik baldin helburu nagusiak badira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuen mantentze-lanetarako ez da diru-laguntzarik emanen, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.
Diru-laguntza ematen ahal da basoko bide iraunkorretako bazterreko sasiak garbitzeko, baldin aurreko 3 urtean toki berean jardun ez bada. Printzipio hori aplikatuko zaie, oro har, bide horiek mantentzeko lanei, hala nola, hodiak edo arekak garbitzeari, non ez dagoen bestela jokatzeko arrazoi teknikorik, esaterako, ibaialdiek edo beste hondamendi natural batzuek sortutako kalteak.
–Mantentzeko konpromisoa:
Sustatzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako azpiegitura mantentzeko, edo hobekuntza lanak zer azpiegituratarako eskatu diren, hori mantentzeko, eskabidean adierazten den bezala.
Konpromiso hori nahitaez bete behar da, eta geroko kanpainetako laguntzak jaso daitezke horretarako.
Laguntza hauek jaso dituzten azpiegiturak Administrazioaren ikuskapenen mende egonen dira, eta erabakitzen bada azpiegitura ez dagoela egoerarik onenean hura egin zen erabilerarako, eskatzaileak laguntzak itzuli beharko ditu.
8. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.
1. Basolanetarako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.
2. Laguntzen ahal den inbertsioaren gehieneko muga 105.000 (ehun eta bost mila) eurokoa da eskaera bakoitzeko, eta gutxieneko muga, 2.000 (bi mila) eurokoa. Basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bestelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.
Onartzen den kontrata bidezko exekuzio aurrekontua (hala laguntza ematean nola ordaintzean) Mendi Zerbitzuak baliozkotzen duena izanen da. Aipatutako Zerbitzuak Nafarroako Oihan Jardueraren Prezioen Tarifak erabiliko ditu erreferentziatzat, aurrekontu hori baliozkotzeko. Aurkeztutako memorian edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta Mendi Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen neurritasuna aplikatuz.
Tarifak ikusteko esteka:
http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/F8D69F46-A996-4090-8C10-8AD400A48F6C/308598/TFNA2015_ver109.pdf
3. Laguntza kalkulatzeko, modalitate bakoitzean, taula honetan agertzen diren portzentaje hauek aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZa kenduta. Onartzen den inbertsioaren zenbatekoa, BEZa kenduta, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bestetik, instrukzio organoak onartzen duena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.
Onartzen den zenbateko hori (hala laguntza ematean nola ordaintzean) espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko da (ikus oinarri honen 2. puntua). Bestela, laguntza-eskaera ukatuko da.
MODALITATEA | MENDI KATALOGATUAK, KBEak EDO BILak ETA ERAGILE PRIBATUEN BASO ELKARTEAK (diruz lagunduko den %) | KATALOGATURIK EZ DAUDEN MENDIAK | |
A.1 | Basoberritzeak (1) | ||
Makaldiak | %50 | %50 | |
Basoberritzeak epe ertaineko espezieekin | %60 | %60 | |
Basoberritzeak epe luzeko espezieekin | %60 | %60 | |
Mozketa-epe erdiko espezieen landaketak (lurra prestatzeko laguntza onartua 2015eko kanpainan) | %60 | %60 | |
Mozketa-epe luzeko espezieen landaketak (lurra prestatzeko laguntza onartua 2015eko kanpainan) | %60 | %60 | |
Itxitura babeslea | %60 | %60 | |
Hodi babeslea | |||
Hondakinak ezabatzea: pilatzea edo/eta erre gabe ezabatzea. | %60 | %60 | |
Hondakinak erreta ezabatzea | %60 | %60 | |
Landaketak ilaran, eta heskaiak | %60 | %60 | |
Basoberritzeen mantentze-lanak | %60 | %60 | |
A.2 | Basolanak | ||
Bakantzeak, kimatzeak eta eitea emateko inausteak | %60 | %50 | |
Sasiak garbitzea eta beste lan batzuk, berezko birsortzeari laguntzeko | %60 | %50 | |
Sasiak garbitzea, abeltzaintzan erabiltzeko | %60 | %45 | |
KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzeko sasi-garbitzeak | %60 | - | |
Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak | %55 | %45 | |
B | Biodibertsitatea | %80 | - |
C.1 | Dokumentazio teknikoa (*) | %100 | %100 |
C.2 | Obra zuzendaritza (*) | %100 | %100 |
D | Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta mantentzea (2) | %55 | %40 |
Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdi honetan) | %40 | %30 | |
E | Aisiarako azpiegitura txikiak | %40 | %30 |
(*) Diru-laguntzaren portzentajeak zazpigarren oinarrian (C modalitatea) ezarritakoak dira. | |||
4. Kasu hauetan, aurreko taulan adierazitako portzentajeak igoko dira (betiere, eskaeraren unean betetzen badira):
(1) A.1 modalitateko diru-laguntzaren gehieneko muga ehuneko hamabost puntu igoko da ekintzak Fussarium circinatum-ak hartutako esparru batean egiten direnean.
(2) Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta hobetzeko ekintzetarako diru-laguntzaren gehieneko muga igo eginen da baldin kasu hauetakoren bat gertatzen bada eta eskaeran justifikatzen bada:
1.–Xedeko ekintzak 2016. urtetik eskaera aurkeztu bitarte azpiegituretan eragina izan duten hondamendi naturalen ondorio direnean: 5 puntu.
2.–Akordio bat egin denean espediente administratibo berean batera saltzeko zurezko produktuak edo egurretarako direnak: 3 puntu. (Salmentan honako hauen aprobetxamendua sar daiteke: toki entitate bat edo gehiago eragile pribatuekin, edo bi eragile pribatu edo gehiago). Gertakari hori ziurtatzen duen toki entitateko idazkariaren edo agintari eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita eragile pribatuaren erantzukizuneko aitorpena ere.
5. Eskaeretako informazioa atalka aurkeztuko da, ondoko taulan ageri bezala: modalitatea, ekintza eta azpiekintza. Taula honetan jasotzen ez diren ekintzak ez dira diru-laguntzen xede izanen.
MODALITATEA | UNITATEA | EKINTZA | AZPIEKINTZA |
A.1 | ha | BASOBERRITZEA | MAKALAK, MOTZONDOAK ATERATA |
MAKALAK, MOTZONDOAK ATERA GABE | |||
EPE LUZEKO ESPEZIEAK | |||
EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA | |||
EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK | |||
EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA | |||
m.l. | ITXITURA BABESLEA | BASOBERRITZE BERRIETAN JARTZEA | |
LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA | |||
Un. | HODI BABESLEA | BASOBERRITZE BERRIETAN JARTZEA | |
LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA | |||
ha | HONDAKINAK EZABATZEA | PILATZEA ETA/EDO EZABATZEA, ERRE GABE | |
ERRETA EZABATZEA | |||
m.l. | LANDAKETAK ILARAN, ETA HESKAIAK | ILARAKO LANDAKETA | |
HESKAIA LANDATZEA | |||
ha | BASOBERRITZEEN MANTENTZE-LANAK | UDAKO GARBIKETAK | |
HUTSARTEAK BETETZEA | |||
m.l. | ILARAKO LANDAKETEN ETA HESKAIEN MANTENTZE-LANAK | UDAKO GARBIKETAK | |
HUTSARTEAK BETETZEA | |||
A.2 | ha | BAKANTZEAK | BEREZKO ZUHAITZ-MASAK |
KONIFEROEN BASOBERRITZEAK | |||
Un. | HOSTOZABALAK INAUSTEA | EITEA EMATEKO INAUSKETAK | |
ALTUERAN INAUSTEA (gehienez 250 zuhaitz/ha) | |||
MAKALDIAK INAUSTEA | |||
Un. | KONIFEROAK INAUSTEA | 2,5 m ARTE INAUSTEA (gehienez 400 zuhaitz/ha) | |
2, 5 ETA 5 m BITARTE INAUSTEA (gehienez 250 zuhait/ha) | |||
ha | SASIAK GARBITZEA | BEREZKO BIRSORKUNTZARI LAGUNTZEA (beste lan batzuk) | |
ABELTZAINTZARAKOAK | |||
KBE-ETAN AURREIKUSITAKO HABITATAK HOBETZEA | |||
m.l. | BASOBERRITZEEI LOTURIK EZ DAUDEN ITXITURAK | BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-EZARTZEA | |
LARRE NATURALA EZARTZEA | |||
BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-MANTENTZEA | |||
LARRE NATURALAK MANTENTZEA | |||
ITXITURA KENTZEA | |||
B | Un. | BIODIBERTSITATEA | ONETSITAKO KBE-AK KUDEATZEKO PLANEAN AURREIKUSITAKO BESTE EKINTZA BATZUK |
IBARBASOA LEHENGORATZEA | |||
C | Un. | DOKUMENTAZIO TEKNIKOA | |
OBRA ZUZENDARITZA | |||
D | km | KAXA IREKITZEA | |
ZOLADURA | |||
ZELAITZEA HOBETZEA | |||
AREKAK EGITEA | |||
AREKAK GARBITZEA | |||
SASIAK GARBITZEA BASOKO BIDEEN BAZTERRETAN | |||
Un. | HODIA (FABRIKA-HODIA BARNE) | ||
AREKA GAINEKO PASABIDEA | |||
AZALEKO DRAIN. ZEHARKAKOA | |||
HODIAK GARBITZEA | |||
ZUREZKO ATAKAK | |||
m² | KARGALEKUA ERAIKITZEA | ||
SAKANGUNEA | |||
ITZULIA EGITEKO TOKIA | |||
m³ | HARRI-LUBETA | ||
Un. | BESTELAKO EKINTZAK | DEIALDITIK SALBUETSITAKO EKINTZAK | |
E | Un. | AISIARAKO AZPIEGITURA TXIKIAK | INSTALAZIOA |
MANTENTZE-LANAK |
6. Laguntzaren intentsitatea eta diruz laguntzen ahal diren kostuak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Diruz laguntzen ahal diren kostuak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.
9. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak onetsitako hautapen irizpideen arabera, eskaerak lehenesteko hurrenkera eginen da balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuta:
Criterios a aplicar en las acciones de la Sub-Medida 08.05.01.
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta edo proposatuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da | 15 |
2 | Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da | 15 |
3 | Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1) | 15 |
4 | Eskatzailea indarreko plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da | 10 |
5 | Eskatzailea baso kudeaketa jasangarriko mendi ziurtagiridunen jabea/kudeatzailea da | 10 |
6 | Eskatzailea neurri bereziei loturiko mendien jabea/kudeatzailea da, toki entitatearen mugapean Fussarium circinatuma dagoelako | 10 |
7 | Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera | 10 |
8 | Laguntzak eskatzen dira arboladian azken mozketa egin ondoren basoberritzea egiteko | 5 |
(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 20 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. | ||
04.03.05 azpi-neurriko ekintzan aplikatu beharreko irizpideak:
ATALA | KONTZEPTUA | PUNTUAZIOA |
1 | Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta edo proposatuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da | 15 |
2 | Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da | 15 |
3 | Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1) | 15 |
4 | Eskatzailea indarreko plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da | 10 |
5 | Eskatzailea baso kudeaketa jasangarriko mendi ziurtagiridunen jabea/kudeatzailea da | 10 |
6 | Eskatzailea neurri bereziei loturiko mendien jabea/kudeatzailea da, toki entitatearen mugapean Fussarium circinatuma dagoelako | 10 |
7 | Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera | 10 |
8 | 2016. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, ibaialdiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2) | 10 |
(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 20 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. (2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mugitzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sustatzaileak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia. | ||
10. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.
1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe.
2. Espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpi-neurriko ekintzei dagokienez, 1, 2, 4, 5, 6, 7 8 eta 9 ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.01 azpi-neurriko ekintzei dagokienez, 1, 2, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.
3. Laguntza eskatua duten ekintzak gauzatzen ez diren kasuan, onuradunak hurrengo oinarri arautzailean aurreikusitako moduan haren berri emanik, laguntzak ematen dituzten ebazpenetan aldaketak egin ondoren askatzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontuko diru-izendapen eskasagatik laguntza ukatu zaien eskatzaileei emateko. Horretarako, balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den lehentasun ordenari jarraituko zaio.
4. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 25 puntu lortzea, balorazio irizpideetan aurreikusitakoa aplikatuta, 08.05.01 azpi-neurriko ekintzen kasuan, eta gutxienez 30 puntu 04.03.05 azpi-neurriko ekintzen kasuan.
5. Oinarri honen 3. puntua aplikatzearen ondorioz, deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.
11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Inbertsioak egitea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran eskatutakoaren gainean, betiere Mendi Zerbitzuak onesten baditu eta Nafarroako Oihan Planarekin bateragarriak badira.
b) Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eustea, baita 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.
c) Inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.
d) Laguntza ongi eman dela, inbertsioak ongi gauzatu direla eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.
e) Diru-laguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen lehen. Diru-laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren kontura edo Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentutik ematen direnekin.
f) Diru-laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea, eta, zehazki, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
g) Mendi Zerbitzuko langileei diru-laguntzen xedeko lurzatietan sartzen uztea, lanak gainbegiratzeko eta, hala bada, hurrengo 5 urtean inbertsioei eusteko konpromisoa bete ote den ikuskatzeko.
h) Laguntza jaso duten ekintzak burutu gabe uztearen berri ematea Mendi Zerbitzuari, laguntza eman dela jakinarazi eta bi hilabetean, gehienez ere; horrenbestez, laguntza ematen duen hasierako ebazpena aldatzeko eskatuko da.
i) Jasotzen diren funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa (BEZa kenduta) duten inbertsioen kasuan, onuradunak proiektuaren edo eragiketaren deskribapena egiten duen bereizgarri bat jarri beharko du, gutxienez haren %25 hartuko duena. Gainera, Europako ikurra agertuko da, orri honetan dauden arau grafikoen araberakoa: http://europa.eu/about-eu/basic-information/symbols/flag/index_es.htm Horrekin batera, honako lelo hau ere bai: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”. Europak landa eremuetan inbertitzen du”.
k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.
l) Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak Mendi Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, Zerbitzuak inbertsioei eusteko konpromisoari buruz behar diren neurriak har ditzan.
12. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.
1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, laguntza likidatzen duen ordainketa-ebazpenaren egunetik hasita bost urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta.
2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea, eta ez aldatzea nabarmenki eragiketaren izaera, helburuak edo hura gauzatzeko baldintzak, hori guztia jatorrizko helburuak ez kaltetzeko.
13. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazio osagarria.
1. Eskaerak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta ingurumen baimena ere eskatzeko balioko dute. Departamentu horren Erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruñea), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Telematika bidez ere aurkez daitezke, SAGNA aplikazio informatikoaren bidez edo Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.
Eskabidea horretarako ezarritako ereduan aurkeztuko da. Eredu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroetan eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoan (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.
2. Eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, eragiketa honek eragin pizgarria izan nahi duelako, Zuzentarauen I) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan erabakitakoarekin bat, salbu eta seigarren oinarriaren a) atalean aurreikusitakoari lotutako kostu orokorrak, konparazio batera, arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak, ingurumen eta ekonomia aldetiko jasangarritasunaren gaineko aholkularien zerbitzu-sariak, bideragarritasun azterlanak barne; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, nahiz eta, azterlan horien emaitzen ondorioak ikusita, ez egin a) letran adierazitako inolako gasturik.
3. Eskabidearekin batera III. eranskinean (“Laguntza-eskabideari gehitu beharreko inprimakiak”) zehazten diren agiriak aurkeztuko dira:
1.–Eskabide ofiziala, betea, zigilatua eta sinatua.
2.–IFK/IFZren fotokopia: beharrezkoa izanen da, bakar-bakarrik, eskatzailea erregistraturik agertzen ez denean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kudeaketa-aplikazioan.
3.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori web helbide honetan eskura daiteke:
https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm
4.–“Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakia. Proiektu edo memoria teknikoari erantsiko zaio, behar bezala betea, zigilatua eta sinatua. Inprimaki horren datuak eskatutako laguntzaren laburpena izanen dira eta beraz bat etorri beharko dute espedientean sartutako memoria edo proiektu teknikoan justifikatutakoekin. Argi gelditu beharko da jarduketarako lekuaren udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia.
5.–Mendi Babesleen jabe diren eragile pribatuentzat: Inbertsioaren %20ari buruzko erantzukizuneko aitorpena, 5. oinarriko 2. puntuko e) letran ezarrita dagoen bezala.
6.–Ebazpen honen “Balorazio irizpideak” izeneko puntuan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko behar eta eskatzen diren agiriak, jadanik Baso Administrazioak ez dauzkanak, eta, zehazki:
6.1.–Zehaztea ea 2016. urtean (kanpaina honetako eskaera aurkeztu arte) izandako hondamendi naturalek hondatutako baso-azpiegiturak konpontzeko laguntzak eskatzen diren.
7.–Memoriaren edo proiektu teknikoaren kopia bat (kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 15.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, memoria teknikoa aurkeztu behar da, eta 15.000 eurotik gorako bada, proiektua aurkeztu beharko da, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz), aurreko paragrafoetan eskatutako berariazko planak barne, konparazio batera, azienda erabiltzeko plana edo makaldiak kudeatzeko plana. Aski izanen da PDF edo WORD formatuko artxibo bat, legeria indardunaren arabera arlo horretan eskumena duen unibertsitate-teknikari eskudun batek elektronikoki sinatua eta oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera egina. Artxiboetako bakar bat ere ez da zortzi megakoa baino handiagoa izanen. Planoak, gainera, shp formatuan erantsiko dira. Kartografia digitalak ETRS89 proiekzioan egon beharko du.
8.–Basolanetarako diru-laguntzen deialdian lehenbiziko aldiz parte hartzen duten Mendi Batasunen kasuan, eskabidea batasunaren alde izanen da, eta honako dokumentazio osagarri hau erantsiko da:
a) Batasunaren estatutuak; Batasunaren IFK.
b) Ordezkariaren izendapena, baldin bera ez bada Estatutuek zehaztutako Batasuneko lehendakaria.
9.–Lurrak baliatzen ahal direla frogatzea.
Katastroaren arabera eskatzailea jarduketako lurzatiaren titularra bada, ez da beharrezkoa lurrak baliatzen ahal direla frogatzea. Bestela, frogatu egin beharko du, modu hauetakoren batean:
a) Jabea dela justifikatuz, lurren jabetza eta erabilgarritasuna bermatzen duten beste agiri ofizial batzuen bidez, esaterako: Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, eskritura publikoa, erregistroaren ohar bakuna, katastroaren ziurtagiria edo erroldatze-agiria, udaleko idazkariak emana.
b) “Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde” izeneko inprimakia, lurraren titular bakoitzaren NANaren/IFZren/IFKren fotokopiarekin batera.
c) Errentamendu kontratuak, herrilurretarako udalen baimenak edo erabili edo edukitzeko eskubidea frogatzen duen beste edozein agiri, zuzenbidearen araberakoak betiere.
10.–Toki entitateen eta partikularren artean titulartasunari buruz gatazka dagoen lurretarako ez da laguntzarik emanen.
11.–Eskatzaileek nahi badute diru-laguntzen eskabideen tramitazioan beste batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute, eredu normalizatuaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera; fotokopia hori ez da beharrezkoa izanen ordezkariak aurreko 3 kanpainetakoren batean aurkeztu baldin badu, edo laguntza hauen kudeaketan departamentuari laguntzen dion kabineteko bateko teknikari bat baldin bada.
12.–Lurzatiaren titularraren baimen idatzia, baimena ematen duena bere jabetzako lurretan jarduketak egiteko. Toki entitateen eta partikularren artean titulartasunari buruz gatazka dagoen lurretarako ez da laguntzarik emanen.
13.–Eskaeraren barruan ekintzen mantentze-lanak baizik ez bada sartzen, eta aurreko kanpainetan lan horietarako diru-laguntza eman bada, eskabidea eta eskatutako ekintzen inprimakia bakarrik aurkeztuko dira, honako hauek azalduz: jatorrizko espedientearen erreferentzia, egin nahi diren mantentze-lanen laburpen txiki bat edo, 15.000 euroko inbertsioa gainditzen bada, proiektu teknikoaren kopia bat.
14.–Basoko bideak eta azpiegitura txikiak eta kargaleku iraunkorrak egiteko eta hobetzeko ekintzetan aurreikusitako diru-laguntzaren gehieneko mugak gainditzea eskatzen bada, 8. oinarrian horretarako ezarritako erabaki eta ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dira.
4. Eskabidearekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.
5. Errekerimenduei elektronikoki erantzutea onartuko da, betiere erregistro elektronikoa erabiliz tramitatzen badira.
6. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.
14. oinarria.–Instrukzio organoa.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Oihanak Kudeatzeko Atalari dagokio; atal hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Mendi Zerbitzuari atxikita dago.
15. oinarria.–Balorazio batzordea.
1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako balorazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabeteko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.
2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena lotzailea izanen da. Kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: Mendi Zerbitzuko zuzendaria.
Lehen batzordekidea: Oihanak Kudeatzeko Ataleko burua.
Bigarren batzordekidea: Pirinioaldeko Bulegoko burua.
Hirugarren batzordekidea: Kantaurialdeko Bulegoko burua.
Laugarren batzordekidea: Erdialdeko eta Erriberako Bulegoko burua.
Idazkaria: Oihan Plangintzarako Bulegoko burua.
3. Batzordeko kide bakoitzak Mendi Zerbitzuko beste teknikari baten esku utzi dezake bere ordezkaritza.
4. Eskaerak aztertu eta balorazio irizpideak aplikatu ondoren, Mendi Zerbitzuko langileek aurreko landa-bisitak eta beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduketa eginen dituzte jarduketak egokiak ote diren erabakitzeko.
5. Aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Balorazio Batzordeak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik beharrezkoak ez diren ekintzetarako diru-laguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere.
16. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.
1. Mendi Zerbitzuak, egindako ebaluazioa eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari igorriko.
2. Txosten hori egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza-eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
17. oinarria.–Ebazpena.
1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.
2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.
3. Ebazpenean, diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak. Orobat, “Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak” izeneko 9. oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da. Horrela, onuradunen batek diru-laguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak, deialdi berri bat egin behar izan gabe, zilegi izanen du puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen eskatzaileari ematea, betiere onuradunaren ukoarekin batera kreditu aski liberatu baldin bada ukatutako eskaera bat bederen aintzat hartzeko.
Horren ondorioetarako, Mendi Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, komunikazioa jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epe luzaezinean adieraz dezaten diru-laguntza jasotzeko proposamena onartzen duten. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak emateko behar den ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, diru-laguntza kanpainaren prozesuko emaitzarekin batera.
4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.
5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada.
18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.
Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea:
–Eskaeretan funtsezko aldaketarik egitea ez da onartuko.
–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutako inbertsioaren helburuari eta izaerari kalte egiten ez dietenak.
19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.
1. 2016ko kanpainarako laguntza-eskaeren kasuan, inbertsioa bukatzeko eguna 2017ko urriaren 31 izanen da.
2. Laguntza jasotzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2017ko azaroaren 3a baino lehen:
a) Ordainketa eskatzeko inprimakia.
b) Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza-eskaeraren ondotik datatuak.
c) Fakturak banku transferentziaren bidez ordaindu izanaren frogagiriak. Bankuko karguak izanen dira, datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespen gisa, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 2.500 eurotik gorakoak ez badira. Gauzatan edo norberaren baliabideak erabiliz egindako ordainketak ez dira onartuko.
Fakturen ordainketen frogagirien bidez inbertsio osoa ordaindu dela frogatu beharko da.
d) Obra liburu osoa, ziurtapen guztiak jasoko dituena, obraren exekuzioan parte hartzen duen kontratista bakoitzeko ziurtapen bat, hain zuzen. Mendi Zerbitzuari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo zein den kasua, dagozkien aldaketei, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta haien gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza aurkeztutako frogagiriari lotua egonen da.
e) Lanak bukatutakoan aurkeztu beharreko inprimakia, obra zuzendariak behar bezala betea, eskatzailearen adostasuna duena, “Lanak bukatutakoan obra zuzendariak aurkeztu beharreko inprimakia” ereduari jarraikiz.
f) Obra zuzendaritzarik eskatzen ez bada, lanak bukatu izanaren jakinarazpena aurkeztuko du onuradunak, hari fakturak erantsita. Ordainketaren eta gastuaren frogagiriek memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei buruzkoak izan beharko dute.
g) Basoberritze lanak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpen bat erantsiko da, kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla frogatzeko, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; horrekin batera, ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiri bat aurkeztuko da, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.
h) Basoberritzearen mantentze-lanak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena, garbiketa egin den egunei buruzkoa.
i) Inausketa-lanetarako laguntza eskatzen denean, obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpena, zenbat zuhaitz inausi diren eta noiz ziurtatuko duena.
j) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, aholkularitza edo laguntza arloko enpresek emandako zerbitzuen kasuan, hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du onuradunak. Eskatzaileak erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko du, eta bertan ziurtatu, gastua diru muga horietatik gorakoa izanez gero, hiru enpresa gonbidatu dituela, betiere hori posible baldin bada; orobat, aukeratu den eskaintza hoberena dela abalatzen duen dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.
k) Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik gorakoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.
3. Aurreko dokumentazioa epean aurkeztu ezean, emandako diru-laguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, diru-laguntza galdutzat emanen da.
4. Salbuespen gisa eta arrazoiturik, eta lanak amaitzeko epea bukatu baino lehen, kanpaina batean baimendutako lanak egiteko luzapenak eskatzen ahalko dira. Mendi Zerbitzuak espres baimendu beharko ditu luzapen horiek ofizio bidez; horrela, lanak egiteko beste epe bat emanen da, hilabetekoa gehienez ere.
20. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.
1. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.
2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin edo memoria teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.
3. Laguntzak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.
4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntzaren ordainketa eskatzeko unean dagoen informazioaren arabera.
Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira lanak egin diren tokietara eta onuradunentzako laguntzei buruzko dokumentazioa gordetzen den tokietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.
5. Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontua igotzea, salbu eta eskabidean egindako egitatezko akatsak zuzentzeko bada edo basogintza arloko Administrazioak eskatutako aldaketen ondorioz bada, eta betiere emandako laguntzaren guztirako zenbatekoa igotzen ez bada eta hauetako baten ondorio badira: akats tipografikoak, laguntza eman ondoren gertatu eta onartutako ekintzak ukitzen dituzten hondamendi naturalak, eta lanak hasi baino lehen zenbait unitateren neurria dimentsionatzeko ezintasun teknikoren bat duten obrak (adibidez: basoko bideak irekitzean ikusten ez ziren arrokak aurkitzea). Aldaketa horiek neurri bereko ekintzen barruak doitzen ahalko dira.
6. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan dago eskura (www.navarra.es). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.
7. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko egiaztagiriak erantsi beharko dira.
21. oinarria.–Murrizketak eta salbuesteak ordainketetan.
1. Inbertsioa 19. oinarriko 1. puntuan adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.
2. 11. oinarriaren b) letran bildutako konpromisoa azkeneko ordainketa baino lehen betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.
3. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua onetsitako inbertsioaren %70etik beherakoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean, betiere, Mendi Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.
4. Inbertsioa gauzatu ondoren, onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan adierazia), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.
5. Onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.
6. Aipatutako murrizketak eta salbuesteak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu dela, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:
a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.
b) Inbertsioa istripuz hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Mendi Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.
7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko aitorpen bat egin duela nahita, laguntzak bertan behera utziko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.
8. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak aldatu direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.
22. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.
1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.
2. Konpromiso horiek bete ezean jasotako laguntzaren portzentaje bat itzuli beharko da, baita legez ezarritako berandutze-interesak ordaindu ere. Halakoetan, mailaketa bat eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira:
–Basoberritzeak eta beste landaketa batzuk:
Laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hutsarteak antzematen badira, eta landaketen edo babes sistemen mantentze-lanak behar bezala ez egitearen ondorioa bada:
- Hutsarteak %10-%25 tartean badaude, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.
- Hutsarteak %25etik gorakoak badira, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Mantentze-lanak:
Basoberritze produktiboetarako ezinbestekoak diren mantentze-lanak (inausteak eta aratzeak) eta eskaeran aurkezten den mantentze-lanen planean deskribatutakoak egiten ez badira, ezinbesteko kasuetan izan ezik, egoera hori detektatu arte jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Sasiak garbitzea:
lurrazala hondatzea eta garbiketaren aurreko egoerara bueltatzea 5 urte baino gutxiagoko epean.
Garbitutako azalera laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hondatzen bada:
- Azalaren %10etik %25era hondatzen bada, jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.
- Azalaren %25etik gora hondatzen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
–Basoko bideak:
hobetutako azpiegituraren baldintzak andeatzea 5 urte baino lehenago (non ez dituen hondamendi natural larriren batek eragin), egindako obraren ezkutuko akatsak agertzen dituela.
- Jasotako laguntzaren %25 itzuliko da diruz lagundutako azpiegiturek funtzionaltasuna galtzen badute edo hondatzen badira, eta ibilgailuak hortik ibiltzen ahal badira.
- Jasotako laguntzaren %100 itzuliko da, zelaitzea hobetzeko edo basoko bide berriak egiteko direnean, eta ibilgailuak ezin badira hortik ibili.
–Diruz lagundutako beste inbertsio batzuk:
oro har, inbertsioaren xedea 5 urte baino gutxiagoko epean galtzea, horretarako justifikaziorik izan gabe, eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez badago.
Galera hori lanak egin eta hirugarren urtetik aurrera antzematen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.
4. Konpromiso horiek bete gabe utzi direla ez da ondorioztatuko baldin eta ezinbesteko arrazoi hauetako bat gertatzen bada:
a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.
b) Inbertsioa istripuz hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Mendi Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.
5. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.
23. oinarria.–Bateragarritasuna beste laguntza batzuekin.
Laguntza hauek metatzen ahalko dira:
1. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.
2. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak badituzte) eta estatuko beste laguntza batzuk, baldin eta diruz laguntzen ahal diren kostuak ezberdinak badira edo, diruz laguntzen ahal diren kostuak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.
3. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak baditu.
4. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek ere diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak ez baditu, betiere bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate-portzentajeak.
5. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala besterik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.
6. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako gutxieneko laguntzak, betiere bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.
24. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.
III. ERANSKINA
Laguntzeko eta ordaintzeko eskaeretarako inprimakiak
Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezieen zerrenda.
IFN KODEA | EUSKARAZKO IZENA | IZEN ZIENTIFIKOA | HOSTOZABAL AUTOKT. |
001 | Adernoa | Heberdenia bahamensis |
|
002 | Arangurbe arrunta | Amelanchier ovalis | Bai |
003 | Zumalakarra | Frangula alnus | Bai |
004 | Karraskila | Rhamnus alaternus | Bai |
005 | Basaerramua | Euonymus europaeus | Bai |
006 | Mirtoa | Myrtus communis | Bai |
007 | Akazia | Acacia spp. |
|
008 | Gartxu hostozabala | Phillyrea latifolia | Bai |
009 | Zuhandorra | Cornus sanguinea | Bai |
012 | Sagarrondo makatza | Malus sylvestris | Bai |
013 | Almeza | Celtis australis | Bai |
014 | Hagina | Taxus baccata | Bai |
015 | Elorri zuria | Crataegus spp. |
|
016 | Udareondoa | Pyrus spp. | Bai |
017 | Atlasko zedroa | Cedrus atlantica |
|
018 | Lawson altzifrea | Chamaecyparis lawsoniana |
|
021 | Ler gorria | Pinus sylvestris |
|
022 | Mendi-pinua | PInus uncinata |
|
023 | Pinazi pinua | Pinus pinea |
|
024 | Aleppo pinua | Pinus halepensis |
|
025 | Larizio pinua | Pinus nigra |
|
026 | Itsas pinua | Pinus pinaster |
|
027 | Pinu kanariarra | Pinus canariensis |
|
028 | Intsinis pinua | Pinus radiata |
|
031 | Izei zuria | Abies alba |
|
032 | Izei espainiarra | Abies pinsapo |
|
033 | Izei gorria | Picea abies |
|
034 | Douglas izeia | Pseudotsuga menziesii |
|
035 | Alertzea | Larix spp. |
|
036 | Altzifre arrunta | Cupressus sempervirens |
|
037 | Ipurua | Juniperus communis |
|
038 | Intsentsu-miterra | Juniperus thurifera |
|
039 | Miter feniziarra | Juniperus phoenicea |
|
040 | Haritza | Quercus |
|
041 | Haritz kanduduna | Quercus robur | Bai |
042 | Haritz kandugabea | Quercus petraea | Bai |
043 | Ametz arrunta | Quercus pyrenaica | Bai |
044 | Haritz hostotxikia | Quercus faginea | Bai |
045 | Artea | Quercus ilex ssp. ballota | Bai |
046 | Artelatza | Quercus suber | Bai |
047 | Ametz kanariarra | Quercus canariensis | Bai |
048 | Haritz gorria | Quercus rubra |
|
049 | Bestelako “quercusak” | Alter quercus |
|
050 | Ibaiertzeko zuhaitzak | Ibaiertzeko zuhaitzen nahasketa |
|
051 | Zurzuria | Populus alba | Bai |
052 | Lertxuna | Populus tremula | Bai |
053 | Tamariza | Tamarix spp. | Bai |
054 | Haltza | Alnus glutinosa | Bai |
055 | Lizar hostotxikia | Fraxinus angustifolia | Bai |
056 | Zumar hostotxikia | Ulmus minor | Bai |
057 | Sahatsa | Salix spp. |
|
058 | Makal beltza | Populus nigra | Bai |
065 | Gorostia | Ilex aquifolium | Bai |
066 | Olibondoa | Olea europaea | Bai |
067 | Algarroboa | Ceratonia siliqua | Bai |
068 | Gurbitza | Arbutus unedo | Bai |
071 | Pagoa | Fagus sylvatica | Bai |
072 | Gaztainondoa | Castanea sativa | Bai |
073 | Urkia | Betula spp. |
|
074 | Hurritza | Corylus avellana | Bai |
075 | Intxaurrondoa | Juglans regia | Bai |
076 | Astigar arrunta | Acer campestre | Bai |
077 | Ezkia | Tilia spp. | Bai |
078 | Gurbea | Sorbus spp. | Bai |
079 | Platanoa | Platanus hispanica |
|
091 | Ezpela | Buxus sempervirens | Bai |
092 | Sasiakazia | Robinia pseudoacacia |
|
093 | Ahuntzadarra | Pistacia terebinthus | Bai |
094 | Erramua | Laurus nobilis | Bai |
095 | Gereziondoa | Prunus spp. | Bai |
096 | Zumakea | Rhus coriaria |
|
097 | Intsusa beltza | Sambucus nigra | Bai |
098 | Xarma arrunta | Carpinus betulus | Bai |
207 | Akazia beltza | Acacia melanoxylon |
|
215 | Iparraldeko elorri zuria | Crataegus monogyna | Bai |
217 | Himalaiako zedroa | Cedrus deodara |
|
219 | Afrikako alertzea | Tetraclinis articulata |
|
235 | Alertze europarra | Larix decidua |
|
236 | Arizonako nekosta | Cupressus arizonica |
|
237 | Hego-ipurua | Juniperus oxycedrus | Bai |
239 | Sabina arrunta | Juniperus sabina | Bai |
243 | Ametz ilaunduna | Quercus pubescens (Q. humilis) | Bai |
244 | Portugalgo erkametza | Quercus lusitanica (Q. fruticosa) |
|
255 | Lizar arrunta | Fraxinus excelsior | Bai |
256 | Zumar hostozabala | Ulmus glabra | Bai |
257 | Zume zuria | Salix alba | Bai |
258 | Makal kanadarra | Populus x canadensis |
|
273 | Urki iletsua | Betula alba | Bai |
275 | Intxaurrondo amerikarra | Juglans nigra |
|
276 | Ihar frantsesa | Acer monspessulanum | Bai |
277 | Ezki hostotxikia | Tilia cordata | Bai |
278 | Hostazuria | Sorbus aria | Bai |
279 | Ekialdeko platanoa | Platanus orientalis |
|
292 | Japoniako akazia | Sophora japonica |
|
295 | Elorri beltza | Prunus spinosa | Bai |
297 | Intsusa gorria | Sambucus racemosa |
|
299 | Pikondoa | Ficus carica |
|
315 | Hegoaldeko elorri zuria | Crataegus laevigata | Bai |
317 | Libanoko zedroa | Cedrus libani |
|
335 | Japoniako alertzea | Larix leptolepis |
|
336 | Portugalgo nekosta | Cupressus lusitanica |
|
355 | Lizar loreduna | Fraxinus ornus |
|
356 | Siberiako zumarra | Ulmus pumila |
|
357 | Sahats iluna | Salix atrocinerea | Bai |
373 | Urki dilindaria | Betula pendula | Bai |
376 | Negundo astigarra | Acer negundo |
|
377 | Ezkia | Tilia platyphyllos | Bai |
378 | Otsalizarra | Sorbus aucuparia | Bai |
392 | Akazia hiruarantza | Gleditsia triacanthos |
|
395 | Gereziondoa | Prunus avium | Bai |
399 | Masustondoa | Morus spp. | Bai |
415 | Elorria | Crataegus lacinata |
|
435 | Alertze hibridoa | Larix x eurolepis |
|
436 | Monterrey-ko nekosta | Cupressus macrocarpa |
|
457 | Babiloniako sahatsa | Salix babylonica |
|
476 | Ihar italiarra | Acer opalus | Bai |
478 | Gurbeondoa | Sorbus domestica | Bai |
515 | Mazpil-elorria | Crataegus azarolus |
|
557 | Kantabriako sahatsa | Salix cantabrica |
|
576 | Ihar sasiplatanoa | Acer pseudoplatanus | Bai |
578 | Mazpila | Sorbus torminalis | Bai |
657 | Ahuntz-sahatsa | Salix caprea | Bai |
676 | Astigar zorrotza | Acer platanoides |
|
678 | Azpil hostozabala | Sorbus latifolia |
|
757 | Zume hostoestua | Salix elaeagnos | Bai |
778 | Hostazuri txikia | Sorbus chamaemespilus |
|
857 | Zume hauskorra | Salix fragilis | Bai |
901 | Sekuoia luzea | Sequoia sempervinrens |
|
902 | Kriptomeria | Criptomeria japonica |
|
903 | Sekuoia erraldoia | Seguoiadendron giganteum |
|
904 | Tsuga | Tsuga heterophylla |
|
918 | Tuia erraldoia | Thuja plicata |
|
921 | Taeda pinua | Pinus taeda |
|
922 | Estrobo pinua | Pinus strobus |
|
923 | Attenuata pinua | Pinus attenuata |
|
933 | Sitka izeia | Picea sitchensis |
|
941 | Gaztainaritza | Querecus castaneifolia |
|
942 | Zingira-haritza | Quercus palustris |
|
951 | Tulipa-arbola | Liriodendron tulipifera |
|
952 | Likidanbarra | Liquidambar staryciflua |
|
954 | Haltz italiarra | Alnus cordata |
|
957 | Zume gorria | Salix purpurea | Bai |
972 | Japoniako gaztainondoa | Castanea crenata |
|
995 | Gereziondo beltza | Prunus serotina |
|
Nafarroan Fussarium circinatum patogenoak jotako udalerrien zerrenda.
Zk. | TOKI ENTITATEAREN IZENA |
1 | ARAIZKO UDALA |
2 | ARANOKO UDALA |
3 | ARANTZAKO UDALA |
4 | ARESOKO UDALA |
5 | BASABURUKO UDALA |
6 | BAZTANGO UDALA |
7 | BERAKO UDALA |
8 | BERTIZARANAKO UDALA |
9 | BETELUKO UDALA |
10 | DONAMARIAKO UDALA |
11 | ETXALARKO UDALA |
12 | ELGORRIAGAKO UDALA |
13 | ERATSUNGO UDALA |
14 | EZKURRAKO UDALA |
15 | GOIZUETAKO UDALA |
16 | IGANTZIKO UDALA |
17 | ITURENGO UDALA |
18 | LABAIENGO UDALA |
19 | LARRAUNGO UDALA |
20 | LEITZAKO UDALA |
21 | LESAKAKO UDALA |
22 | OIZKO UDALA |
23 | SALDIASKO UDALA |
24 | DONEZTEBEKO UDALA |
25 | SUNBILLAKO UDALA |
26 | URDAZUBI/KO UDALA |
27 | URROZKO UDALA |
28 | ZUBIETAKO UDALA |
29 | ZUGARRAMURDIKO UDALA |
32 | 86. FAZERIA (ITUREN-URROTZ) |
30 | 87. FAZERIA (BIDASOA-BEORRARANGO ADMINISTRAZIO BATZORDEA) |
31 | 91. FAZERIA (KOKORIKO MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZORDEA) |
–Basolanetarako laguntzen eskaera.
–Obra zuzendaritzaren lanen bukaera.
–Toki entitateko idazkariak lanen gastuak eta ordainketak ziurtatzeko inprimakia.
–Ordezkaritza baimentzeko idazkia.
–Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde.
–Erantzukineko aitorpena/ziurtapena.
–Obra zuzendariaren erantzukizuneko aitorpenaren inprimakia.
–Toki entitateko idazkariaren ziurtapena.
–Erantzukizuneko aitorpena, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko.
IV. ERANSKINA
–Industriei laguntza ordaintzeko eskaera.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: F1608178
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
