2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Aurrekontuko 3/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2016ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
Aurrekontuko 3/2016 aldaketa, Erdialdeko Partzuergoaren gastuetarako, Enplegu programa, udal idazkariari atxikitako aparteko ordainsaria, kreditu gehikuntza bidezkoa; zenbateko osoa: 5.518,54 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Tebas-Muru Artederretan, 2016ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1608614