2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
1. aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoan eginiko 1. aldaketa, eranskinean heldu baita.
Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 23an.
I. ERANSKINA
Funtzionarioen plantilla organikoa
Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %10, aldi baterako peoien zuzendaritzagatik + %2,99, 19/2008 Foru Dekretuagatik. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria (ehorzlearen lanei esleitua), 40.3f artikulua, 251/1993 Foru Dekretua, %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: Lanaldi osoa.
Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D: Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10 + %2,99, 19/2008 FD. 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria (ehorzlearen lanei esleitua), 40.3f artikulua, 251/1993 Foru Dekretua, %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.
Sartagudan, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.
Iragarkiaren kodea: L1608617