2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Berrespena, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan
Puiuko Udalak, 2016ko uztailaren 8an egin osoko bilkuran, Orbaibar alderdian Udalaren etxeko laguntza egiteko zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zuen, 2016. urterako.
Erabaki horrek berretsi egiten du Tafalla aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Udalen arteko Batasunak onetsitako ordenantza, eta batasun horren burutza daukan Udala (Tafalla) arduratuko da tramitatzeaz ordenantza hori eta hartan egin daitezkeen aldaketak. Hortaz, udal hau Tafallako Udalak espedientea tramitatzeko argitaratzen dituen iragarkiak jartzera mugatzen da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Puiun, 2016ko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, M. Nekane Salaberria Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1608578