147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2016ko uztailaren 8ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2016ko aurrekontuan; kreditu berezi bat izanen da, karrikak zolatzeko (3. fasea).

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 1. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2016ko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, M. Nekane Salaberria Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1608577