2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko protokoloaren, zeremonialaren, ohoreen eta goraipamenen gaineko erregelamendua. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2016ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Protokoloaren, zeremonialaren, ohoreen eta goraipamenen gaineko erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñean, 2016ko uztailaren 27an.–Jarduneko alkatea, Aritz Romeo Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1608909