147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

7. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, 2016ko aurrekontuan 7. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7/2016 aldaketa.

Kreditu berezia:

1533 6190012.–Etxauriko errepidea zolatzeko lanak. 2. fasea: 4.300,00 euro.

Finantzaketa:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.300,00 euro.

Orkoienen, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1608553