147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1144/2016 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 2715/2015 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, 2.800.000 euroko gastua baimendu eta diru-laguntzen deialdia onetsi zen Nafarroako toki entitateetarako, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, baita horren oinarri arautzaileak ere, 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 170001 15100 4609 241100 kontu-sailaren kargura.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 22ko 2715/2015 Ebazpenaren bidez, 2.800.000 euroko gastua baimendu zen Nafarroako toki entitateak diruz laguntzeko, langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko, 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Gizarte intereseko obra edo zerbitzuak kontratatzeko diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 170001 15100 4609 241100 kontu-sailaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 2715/2015 Ebazpenaren bidez baimendutako diru-izendapenarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 300.000 euro gehitzea. Deialdi horren helburua da langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematea Nafarroako toki entitateei, interes orokorreko edo sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko.

Horrenbestez, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Langabeak kontratatzearren interes orokorreko edo sozialeko obrak eta zerbitzuak egiteko, Nafarroako toki entitateetara bideratutako diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 300.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea 300.000 euroko gastua handitzeko deialdi horretarako, 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Interes sozialeko obra edo zerbitzuak egiteko kontratazioetarako diru-laguntzak. Sektoriala eta PE Gazte Enplegua EGF-YEI” izeneko 950001 96100 4609 241100 kontu-sailaren kargura.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko ekainaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1607545