147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Ordenantza, Olexoako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2016ko uztailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olexoako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Olexoan, 2016ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Alfredo Vicente Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1608637