2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OKO
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzearen gainekoa. Hasierako onespena
Okoko Udalak, 2016ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Okoko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Okon, 2016ko uztailaren 14an. Alkate udalburua, Roberto Arbizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1608588