2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2016ko ekitaldiko udal aurrekontuko 1. aldaketen espedientea. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko ekainaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea.
Erabaki hori 2016ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.
1. espedientea.
–Kreditu-gehikuntza, gastuen 1. kapituluko "Langileria gastuak" kontu-sailean, 6.841,46 eurokoa, 6.889,61 eurokoa eta 4.599,91 eurokoa, hurrenez hurren, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak. Zenbatekoa: 18.330,97 euro.
Noain Elortzibarren, 2016ko uztailaren 18an.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1608635