147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Herrilarreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Genevillako Udalak, 2016ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herrilurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, ondotik ematen diren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko esleipena izanen da eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:

–1. lotea: Genevillako lurzati eta herrilarre guztiak, bertze finka partikular batzuekin baturik.

–2. lotea: Kanpezuko (Araba) udal mugapean dauden herrilarreak, katastroko 1. poligonoko 2848, 2849, 2850 eta 2851. lurzatiei dagozkienak.

Genevillan, 2016ko uztailaren 11n.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1608556