147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

4. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2016ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

4/2016 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 11.000,00 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1608596