147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren egitekoen ordezkapena
(2016/210 Ebazpena)

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute, alkatea herrian ez dagoenean eta alkatearen izendapenaren hurrenkeran, alkateordeei dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea eta, horretarako, berariazko delegazioa behar dela.

2016ko uztailaren 16tik uztailaren 23ra arte, eta abuztuaren 6tik abuztuaren 13ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, EBAZTEN DUT:

1. 2016ko uztailaren 16tik uztailaren 23ra arte, Aitor Karasatorre Muguruza zinegotziaren esku uztea alkate gisa ditudan eginkizun guztiak, Etxarri Aranazko udalerritik kanpo nagoen bitartean.

2. 2016ko abuztuaren 6tik abuztuaren 13ra arte, Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea alkate gisa ditudan eginkizun guztiak, Etxarri Aranazko udalerritik kanpo nagoen bitartean.

3. Honen berri ematea Aitor Karasatorre Muguruza eta Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

4. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2016ko uztailaren 13an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1608557