2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Balorazio txostenaren proiektua
Desoioko Udalak, 2016ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Cadreitako udal mugapeko balorazio txostena berrikusteko proiektua onestea.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cadreitan, 2016ko uztailaren 14an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1608567