2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
UI-20R urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2016ko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Cadreitako UI-20R exekuzio unitatearen urbanizazio proiektua, Conservas Ángel Ría SAk eskaturik sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, 76. artikuluari buruz, ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Cadreitan, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1607667