2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
UI-20R birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2016ko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Cadreitako UI-20R exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Conservas Ángel Ríak eskaturik prestatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2016ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1607665