2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Aldaketa xehakatua Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko 55. artikuluan. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua Udal Planean, “Beireko Udal Planeko 55. artikuluaren aldaketa puntuala” dena, Carlos Martínez Esainek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
Beiren, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Germán Bezunartea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1608606