147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

84/2016 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ander Domblás García jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko Orientazio Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ander Domblás García jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko Orientazio Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko uztailaren 19an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1608785