2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluarekin bat, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, 2016ko plantilla organikoa behin betiko onetsi da; hura eranskinean agertzen dena da. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 85. zenbakian, 2016ko maiatzaren 4an, argitaratu zen.
Udalbatzak erabaki du aho batez 2016ko plantilla organikoa behin betiko onartzea. Hona hemen:
LANPOSTUEN ZERRENDA
Funtzionarioak
Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: E. Lan egoera: jardunean. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %15,77. Lanaldi osoa.
Funtzionarioen izen-zerrenda
Z.A.L.: Jesús Román Pedroarena Etulain.
Langile finkoak
Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Lan egoera: jardunean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %28,35. Lanaldia: %28,56.
Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Lan egoera: jardunean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %28,35. Lanaldia: %28,56.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: E. Lan egoera: jardunean. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %8,77. Lanaldia: %35.
Lan kontratudun finkoen izen-zerrenda
Administrari laguntzailea: Ana Isabel Erneta Erro.
Administrari laguntzailea: María José Garralda Zubiri.
Zerbitzu anitzetako langilea: Cristina Carra García.
Aldi baterako lan kontratudunak
Lanpostua: euskara teknikaria. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskara. Maila: B. Lan egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %6,73. Lanaldi osoa.
Behin-behineko langileen izen-zerrenda
Euskara teknikaria: Teresa Iribarren Larrea.
Orreaga eta Erroibarko Udalekin bateratutako zerbitzuak.
Kargua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarriak: %40. Bateraezintasuna: %35. Lanaldi osoa.
Administrazio lan araubidean kontratatutako langileen izen-zerrenda
Ezcurra Irure, M.ª Soledad. Bitarteko idazkaria. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2012/06/11.
Auritzen, 2016ko uztailaren 13an.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L1608586