147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Biltegientzako eta artisau-industria txikientzako eremuan lurzatiak adjudikatzeko ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, biltegientzako eta artisau-industria txikientzako eremuan lurzatiak adjudikatzeko ordenantza aldatzea erabaki zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2016ko uztailaren 12an.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1608584