2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
2016ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedientea. Behin betiko onespena
Arbizuko Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko espedientea.
Erabaki hori 2016ko ekainaren 24an, 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da.
Arbizun, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Karmele Marañon Chasco.
2016/1 ESPEDIENTEA, INDUSTRIALDEKO LUIZIA EGONKORTZEKO OBRAK EGITEKO KONTRATUA
–Kreditu gehikuntza gastuen 1-4220-68900 kontu-sail batean, 196.000 eurokoa, kontu-sail hauetan erabilgarri dagoen kredituarekin finantzatuko dena: “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina” (1-870) kontu-sailetik 12.000 euro eta “Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza” (1-7508004) kontu-sailetik 184.000 euro aterata.
Iragarkiaren kodea: L1608601