147. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

668E/2016 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 2096/2009 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzen duena, Galipentzu (Nafarroa) aldeko lurzati berrantolamenduari buruzkoa. Sustatzailea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak eskaria aurkeztu du 2016ko maiatzaren 24an Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 2096/2009 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotzeko. Ebazpen horren bidez, Ingurumen eraginaren aldeko adierazpena egin zen Galipentzu (Nafarroa) aldeko lurzati berrantolamenduari buruzkoa. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia izan zen sustatzailea.

Ingurumen eraginaren adierazpen horretan, berariazko zenbait baldintza eta neurri ezarri ziren ingurumenaren arloan jarraipena egiteko, nekazaritza arloan aurreikusten diren jarduketen inguruneak kalitate handia baitauka ingurumenaren aldetik.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak egin duen txostenean adierazten du aldaketa aipagarririk ez dagoela Ingurumen eraginaren adierazpenean aztertutako kontserbazio elementu garrantzitsuenetan, eta beharrezkoak direla aurreikusitako prebentzio neurri guztiak eta ingurumena zaintzeko jarduketak. Zehazten du ingurunearen baldintzetan ez dela aldaketarik egin, proiektuaren beste ingurumen azterketa bat egitea eta beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzea ekarriko duenik, baliogarriak baitira urriaren 21eko 2096/2009 Ebazpenean ezarritako baldintzak.

Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 11ko 21/2013 Legearen lehen xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat, Galipentzu (Nafarroa) aldeko lurzati berrantolamenduari buruzko Ingurumen eraginaren aldeko adierazpena indarrean dago dagozkion ondorioetarako. Adierazpena 2009ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik prozedura osorik bete dela, eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak urriaren 21ean eman 2096/2009 Ebazpena baliozkotzea, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zuena Galipentzu (Nafarroa) aldeko lurzati berrantolamenduari buruz. Sustatzailea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia zen.

2. Proposamena gauzatzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 2096/2009 Ebazpenean emandako txostenaren dokumentazioan sartutako ingurumen arloko baldintzak beteko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Galipentzuko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko ekainaren 13an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1607421