1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
49/2016 FORU DEKRETUA, uztailaren 20koa, Ander Domblás García jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko uztailaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Ander Domblás García jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko uztailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1608712