1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
48/2016 FORU DEKRETUA, uztailaren 20koa, Pilar Elcarte Elcarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko uztailaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Pilar Elcarte Elcarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.
2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko uztailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1608711