146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

11/2016 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Abartzuzako udal mugapeko lurzatien planoan zehaztutako udal eremu bati buruzko oinarrizko datuak, Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuak, kolektiboki berritzea onesten duena.

Lehendabizikoa.–2015eko urriaren 7an, Abartzuzako Alkatetzaren ebazpenaren bidez (2015eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 20koa), eta Nafarroako Lurralde Aberastasunari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28 bis artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitakoari jarraituz, ofizioz hasi zen Lur-ondasunen Erregistroan oker edo errealitateaz bestelako moduz inskribatuta zeuden oinarrizko datuak kolektiboki berritzeko prozedura, eta hilabeteko epea ireki zen ukitutako titularrentzat jabetzaren tituluak eta bidezkotzat jo zezaketen dokumentazio guztia aurkezteko.

Bigarrena.–Aipatu adierazpen aldia bukaturik, Abartzuzako Udalak delako eremuaren beste mugaketa grafiko bat egin zuen lurzatien planoan, behar diren titulartasunak, ezaugarriak eta ukitutako higiezinen balorazioa esleituta, onetsitako dokumentazioa, informazio grafikoaren multzoa eta informazio osagarria eta, katastroko teknikariek ukitutako udalaren mesedetan, bertan agertuta egindako egiaztatze lanak kontuan hartuta.

Hirugarrena.–Aipatu foru legearen 28.bis.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, argitaratu zen iragarkia, berrikuntzaren espedienteari buruzko dokumentazioa, mugaketa grafiko berria, ezaugarriak eta ukitutako higiezinen balorazioa barne, jendaurrean jartzeko udal bulegoetan, eta interesdunek, epe horretan eta hura bukatu ondoko hamabost egunean, alegazioak aurkeztu ahal izan zituzten, bai mugaketari buruz, bai titulartasunari eta emandako ezaugarriei buruz.

Laugarrena.–2016ko martxoaren 14an Abartzuzako Udalak 2016/1/2 Digit bidez Lur-ondasunen Zerbitzuari bidali zizkion espedientea jarraitzeko mugaketan egin diren jarduketak, bertan adierazita, 2016ko urtarrilaren 26ko ziurtagiriaren bidez, horretarako eman den epean ez dela alegaziorik aurkeztu.

Aurrekoaren ondorioz eta legez eskatzen diren jarduketa guztiak egin direla egiaztaturik, aipatu foru legearen 28 bis artikuluko 7. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, bidezko da Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Erregistro Zerbitzuko zuzendariak ebazpena ematea, ukitutako higiezinen oinarrizko datuen berrikuntza onesteko eta Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean inskribatzeko, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Horrenbestez, aipatu aginduan xedatutakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Abartzuzako udal mugapeko lurzatien planoan zehaztutako udal eremu bati buruz Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden oinarrizko datuen berrikuntza onestea.

Bigarrena.–Oinarrizko datuei buruz onetsitako berrikuntza Lur-ondasunen Erregistroan zuzenean gehitzea, berrikuntza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Abartzuzako Udalari jakinarazi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, ohartarazita ukitutakoek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko ekainaren 20an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1607679