1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko uztailaren 5ean hartua, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren xedapen zatiko 2. puntua aldatzen duena, haren bidez Sarrigurengo “Sarriguren” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa kendu baitzen eta herri bereko “Hermanas Uriz Pi” eta “Joakin Lizarraga” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak sortu baitziren.
Akats bat atzeman da Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29an hartutako Erabakian, Sarrigurengo “Sarriguren” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa kendu eta herri bereko “Hermanas Uriz Pi” eta “Joakin Lizarraga” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak sortu ziren hartan; izan ere, xedapen zatiko 2. atalean aipatzen den osaera juridikoan lau lerroko ikastetxe gisa eratu da “Hermanas Uriz Pi” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa, hirukoa izan behar duenean, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako txostenean adierazten den moduan.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren xedapen zatiko 2. puntua aldatzea, zeinaren bidez Sarrigurengo “Sarriguren” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa kendu baitzen eta herri bereko “Hermanas Uriz Pi” eta “Joakin Lizarraga” izeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak sortu baitziren. Honela idatzita geldituko da:
“2. 2016ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako datu hauek dituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak sortzen dira:
1.–Hermanas Uriz Pi.
–Ikastetxearen kodea: 31014773.
–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.
–Berariazko izena: “Hermanas Uriz Pi”.
–Helbidea: Jorge Oteiza etorbidea, 6.
–Herria: Sarriguren.
–Udalerria: Eguesibar.
–Titularra: Hezkuntza Departamentua.
–Osaera juridikoa: 9 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, gehienez 225 ikaspostu; eta 18 unitate Lehen Hezkuntzan, gehienez 450 ikaspostu.
–Hizkuntza ereduak: A eta G, ingelesa ikasteko programarekin.
2.–Joakin Lizarraga.
–Ikastetxearen kodea: 31014785.
–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.
–Berariazko izena: “Joakin Lizarraga”.
–Helbidea: Jorge Oteiza etorbidea, 4.
–Herria: Sarriguren.
–Udalerria: Eguesibar.
–Titularra: Hezkuntza Departamentua.
–Behin-behineko osaera juridikoa: 15 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, gehienez 375 ikaspostu; eta 30 unitate Lehen Hezkuntzan, gehienez 750 ikaspostu.
–Hizkuntza eredua: D, ingelesa ikasteko programarekin.”
2. Erabaki hau Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Plangintza Zerbitzura eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera igortzea eta Eguesibarko Udalari jakinaraztea.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko uztailaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1608377