146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1365/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 312137.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Agentzietako batean izena emanik dauden langabeak izanen dira, langile autonomo bihurtzen direnak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntza hauen xedea da finantzabidea ematea langile autonomo gisa edo beren konturako langile gisa kidetu eta jarduera horretan aldi batez aritzen diren langabeei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpena.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko baimendu den gastua 500.304 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Urte guztian zabalik.

Eskabidea Gizarte Segurantzan kidetu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

Gizarte Segurantzan deialdia argitaratu aurretik kidetu zirenen kasuan, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (ikusi uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren 4. puntua).

Iruñean, 2016ko uztailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1608568