146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 23ko 1317/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez deialdia onesten da diru-laguntzak emateko Gizarteratzearen eta Ekonomia Sozialaren Programa Eragilearen esparruaren barruan (2014-2020 EGIF) Nafarroako Foru Komunitatean jarduketak egiteko hautatzen diren entitateei.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 310398.

Ebazpenaren laburpenean akats bat egin dela oharturik, zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

“Entitate bakoitzarentzako diru-laguntza proiektuaren kostuaren %50era artekoa izan daiteke, baina 10.000 euroko muga gainditu gabe.”

Honakoa behar du:

“Entitate bakoitzarentzako diru-laguntza proiektuaren kostuaren %50era artekoa izan daiteke, baina 50.000 euroko muga gainditu gabe.”

Iruñean, 2016ko uztailaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1608809