4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 322/2016 judizioa, delitu arinen gainekoa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz: Iruñean, 2016ko apirilaren 12an. Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, kalte-delitu arin bat dela-eta Daniel Juanco Herreraren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 322/2016 judizioan (delitu arinen gainekoa). Fiskaltzak eta Juan Manuel Santestebanek parte hartu dute.
Epaitza:
Daniel Juanco Herrera absolbitu egiten dut epaitutako egitateetan izan lezakeen edonolako erantzukizun kriminaletik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut. Ebazpen hau ez da irmoa, eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Eta Juan Manuel Muriel Santestebani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko ekainaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aida González Arce.
Iragarkiaren kodea: J1607554