146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 159/2016 epaia

Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 282/2016 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Paulino Caballero kaleko 52ko jabekideek sustatu dute El Periódico del Motor SLren aurka (auzi-ihesean deklaratua), jabetza horizontalari buruz. Auzi-jartzaileek José María Ayala Leoz prokuradore jauna izan dute ordezkari, eta Rubén Ancizu Vergara legelari jauna, laguntzaile.

Epaitza: Osorik baiesten dut Paulino Caballero kaleko 52ko jabekideek El Periódico del Motor SLren aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila bederatziehun eta berrogeita hamabost euro eta laurogeita bederatzi zentimo (2.945,89 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak, eta kostuak berariaz demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta El Periódico del Motor SL non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Argitalpena.–PZLaren 212. artikuluan xedatzen denari jarraituz, epaileak berak emandako epaia sinaturik, prozedurako aldeei jakinaraztea eta bulego judizialean artxibatzea erabaki du Justizia Administrazioaren letraduak, eta autoen lekukotza uztea. Nik, idazkariak, horren fede ematen dut.

Iruñean, 2016ko ekainaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1607681