4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. Epaiaren jakinarazpena. 3/2014 prozedura
Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.
José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 3/2014 prozedura arrunta tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan.
Eta Neliu Bacuri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1607629