4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 112/2016 hitzezko judizioa (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut María Begoña Valbuena Sánchezek jarritako demanda, eta, horrenbestez, Juan Pujado Lamarca (auzi-ihesean) kondenatzen dut demandatzaileari 529,30 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuz, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).
Eta Juan Pujado Lamarcari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko ekainaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1607633