146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1291/2015 judizioa, delitu arinen gainekoa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-delitu arin batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

42/2016 epaia. María Pilar Ferrer Frías andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arin bat (lesioak) dela-eta Mohamed Sahraoui (Fernando Areopagita Martínez legelari jaunak eman dio laguntza juridikoa) eta Ibrahim Akchichou salatuen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1291/2015 judizioan (delitu arinen gainekoa). Fiskaltzak ez du parte hartu.

Epaitza: Mohamed Sahraoui kondenatzen dut, Zigor Kodearen 147.2 artikuluan aurreikusia eta zigortua dagoen lesio-delitu arin baten egilea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, bi hilabeteko isuna ordaintzera, eguneko sei euroko kuotarekin; hau da, hirurehun eta hirurogei euroko isuna ordaintzera. Ordaindu ezean edo kaudimenik ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzeko, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Orobat, hirurehun eta hirurogeita bost euro ordaindu beharko dizkio Ibrahim Akchichouri, kalte-ordain gisa, eta prozedurako kostuak ere bai.

Eta Mohamed Sahraouiri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko ekainaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.

Iragarkiaren kodea: J1607594