146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Gorraizko C.6 unitatearen xehetasun azterlanean. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuela Gorraizko C.6 unitatean eragiten duen xehetasun azterlaneko aldaketa, eta hau izan dela emaitza, argitalpen honi dagokionez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70-2 artikuluan eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81-1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, halaber, behin betiko onespenaren aurka, egintza bereizi gisa, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko dela:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki hau hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratzen den egunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo judizial eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsi den araudiko edukiaren aurka, aurreko paragrafoan azkenik aipatutako bi errekurtsoetako bat bakarrik aurkeztu ahalko da.

Sarrigurenen, 2016ko uztailaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

Aldaketa Gorraizko C-6 unitatearen xehetasun azterlanean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1608719