2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzeko. Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Rubén Dante Elizalde jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2016ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.
San Adrianen, 2016ko uztailaren 12an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1608674