2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak ematen dira familiendako, urte 1etik 16ra bitarteko haurrendako preskripzio optikoak erosteko, 2016. urtean
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index). BDNS (Identifikazioa): 312757.
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko ekainaren 29an eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:
Deialdiaren xedea: Familiei diru-laguntzak ematea, betaurreko graduatuak (eustoinak eta/edo kristalak) erosteko edo aldatzeko gastuei aurre egiteko; familia unitatearen barruan 2016an izandako gastuak izanen dira, ikusmen arazoak dituzten urte 1etik 16ra bitarteko haurrei dagozkienak (bi urte horiek barne), eta betiere bete beharko dira deialdi honetako B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintza eta beharkizunak, eta ezin izanen da gainditu hartan ezarritako baremo ekonomikoa.
Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.
Iruñean, 2016ko uztailaren 21ean.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1608722