146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Egiturazko aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudiaren 36. artikuluan. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2016ko apirilaren 29an emandako 53E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da aldaketa Orkoiengo Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren 36. artikuluan, ICM España SLk sustaturik; horregatik, dagokion hirigintza araudia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2016ko uztailaren 9an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudiaren 36. artikuluan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1608700