146. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

28. aldaketa xehakatua Udal Planean. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2016ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, erabaki zuen Udal Planean 28. aldaketa xehakatua egiteko proiektua onestea; Lurzoru urbanizaezineko hirigintza araudiari eta Eraikuntzaren ordenantza orokorrari eta katalogoari dagokie. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

Behin betiko onestea Udal Planean 28. aldaketa xehakatua egiteko proiektua, honako hauei dagokiena: Lurzoru urbanizaezineko hirigintza araudia (V. kapitulua.–Lurzoru urbanizaezinaren araudia.–43. artikulua, 6. eta 7. atalak) eta Eraikuntzaren ordenantza orokorra eta katalogoa (II. kapitulua.–Eraikuntzaren ordenantza orokorra). Ordenantza partikularren bidezko garapena. 5. artikulua.–3. ordenantza partikularra. G3a - G3b eraikuntza taldeak. Zaharberritzea, berritzea eta bizitegitarako eraikuntza berria, alde zaharretik kanpo.–7. atala. Erabilerak.–8. atala. Estalkiak.–9. atala. Fatxadak); Udalak berak sustatu du, sustatzaile gisa aritu baita, eta 2016ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Faltzesen, 2016ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

ERANSKINA

Aldaketa Lurzoru urbanizaezineko hirigintza araudian eta Eraikuntzaren ordenantza orokorrean eta katalogoan (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1608607